Energiaren jatorria
Gure ingurunean dagoen guztiak energia gehiago edo gutxiago behar du funtzionatzeko. Baina kontsumitzen dugun elektrizitate guztia, garraiorako erregaiak, janaria prestatzeko erabiltzen dugun gasa... Nondik datoz? Zein da energia horren jatorria? Non biltegiratzen da?
Bada, kontua zera da, ia energia-iturri guztiak... eguzkitik datozela. Ez zenuen uste, ezta?

Eguzkiaren energia dela eta sortzen da haizea, lurruntzen dira gainazaleko urak, eratzen dira hodeiak eta sortzen da euria. Baina, horrez gain, eguzkiaren beroa eta argia bizitzaren, landareen eta animalien garapenerako ezinbestekoak diren erreakzio kimiko askoren oinarria ere badira, mendeak igaro ahala erregai fosilak sortu dituztenak, hala nola ikatza edo petrolioa.
Beraz, eguzkiaren energiari esker, gainerako energia guztiak ditugu: bai «berriztagarriak» deritzenak (eguzki-energia, haize-energia, biomasa, etab.) eta bai «berriztaezinak» (ikatza, gasa, etab.). Eguzki-irradiazioa erabiltzearen arrazoia zera da, eguzki-irradiazioa gizateriarentzat energia erabilgarri bihur daitekeela.
Energia mota horiek guztiak transformatu egiten dira, eta gure hiri eta etxeetaraino bideratzen dira kontsumorako energia elektriko gisa. Gero eta energia-eskari handiagoa dago; izan ere, 20 urteren buruan kontsumoa % 70 handitu daitekeela aurreikusten da. Horregatik, energia-iturri agortezinak bultzatu eta herritarrak kontzientziatu behar dira.
Ikertu dezagun energiaren jatorria, eta lagun dezagun kontzientziatzen, energia berriztagarriei buruzko informazio-liburuxka baten bidez.