Multimedia-tresnak: argazki-, soinu- eta bideo-zerbitzuak
Internet bidez, argazki, soinu eta bideo digitalak gorde, ordenatu eta partekatzeko aukera ematen duten webguneak ere badaude. Gune horien arrakasta argazkiak eta bideoak hainbat tresnaren bidez kudeatu eta konpartitzeko aukeran dago: materiala etiketatu daiteke, baita besteenak ikusi eta komentatu ere. Komunitate horiek, edukia egoki kudeatzeko, zirkulaziorako jokabide eta erabilera-baldintza berezietan oinarritzen dira.
Zerbitzu horietan erabiltzaileek ez dute soilik edukia kontsumitzen, era nabarmenean horren ekoizpenean buru-belarri lagundu baizik. Gaur egun, multimedia-ekoizpenak partekatzeko prest dauden milioika pertsona aurki ditzakegu sarean; azken finean, beren argazkiak, irudiak, bideoak, aurkezpenak, podcastak, eta dokumentuak sortu eta beste erabiltzaileekin partekatu nahi dituzten pertsonak dira.
Horren guztiaren oinarrian teknologia digitala dago pil-pilean. Suspertzaileak edukiak kostu baxuan eta kalitate handiz eskuratzeko aukera ematen duten baliabideak lirateke, hala nola argazki-kamera digitalak, bideo-grabagailuak eta azken belaunaldiko telefono mugikorrak. Hala ere, azken urteotan sarean agertu diren esparru horretako hainbat webgune ere lagungarri izan dira. Doako gune horietako batean erabiltzaile-kontua irekita, erabiltzaileak bere multimedia-edukiak igo eta parteka ditzake inongo kosturik gabe.
Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial No Derivatives 3.0 License
Web 2.0 baliabideen ikasmateriala, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org