Argitalpen-tresnak: bloga, wikia eta microblogginga

Atal honetan Web 2.0 delakoak sarean argitaratzeko eskaintzen dituen tresnak jorratuko dira. Bertan aurkitzen dira, besteak beste, blog, wiki, microblogginga edo markadore sozialak moduko tresnak, hau da, erabiltzailea sareko ekoizle izatera pasa eta haren edukiak eta ezagutza sareratzeko erabiltzen diren tresnak. Erreminta horiek erabilerrazak dira eta Internetera konektatutako ordenagailu bat besterik ez da behar horiek eguneratzeko; horregatik dute horrelako arrakasta. Gune horiek, elkarlaneko lan-esparruak izateaz gain, parte hartzea bultzatzen dute, aurretik zegoen Web 1.0ko informazioaren hierarkizazioa eta noranzko bakarra hautsita.

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial No Derivatives 3.0 License

Web 2.0 baliabideen ikasmateriala, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org