Inicio

Eskolan

Sarrera

#
Siguiente

GARRAIOBIDEAK

#Ezagutzen al duzu garraiobiderik eskolara joateko? Pentsatu al duzu inoiz nola moldatzen den ikusteko desgaitasuna duen pertsona bat egunero garraio publikoa hartzean? Itsuentzat kaleetako irisgarritasuna bezain garrantzitsua da garraiobideen irisgarritasuna. Ikusteko desgaitasuna duen pertsona batek ere eskubidea du garraio publikoak hartzeko, guk bezala, baina horretarako, haien beharretara egokituta egon behar dute. Pentsatu garraiobidea erabili behar dugun aldi guztietan, ikusteko desgaitasuna duten pertsonentzat eguneroko jarduera hori arazo handia izan baitaiteke.

Ikusi bideoa: http://www.youtube.com/watch?v=nCh25HlbB0I

GOGOAETA EGIN

Jarraian zenbait galdera egingo dizkizugu, gogoeta egin eta zure ikaskideekin horiei buruz hitz egin dezazun.

  • Normalean erabiltzen dituzun garraiobideak ikusteko desgaitasuna duten pertsonentzat egokituta daudela uste duzu?
  • Zer behar dute garraiobideek ikusteko desgaitasuna duten pertsonentzat egokituta egoteko?
  • Pentsatu zer arazo aurkituko zenituzkeen ikusteko desgaitasuna duen pertsona izanda, tren-geltoki batera sartzen zaren unetik eta Santanderrera doan trena hartu nahi duzunean.

JARDUERAK

1. BANAKAKO JARDUERA: Aurkitu sei motatako garraiobide letra-zopa honetan.
Jarduera egiteko egin klik hemen.

2. BANAKAKO JARDUERA: Adierazi esaldi hauetatik zein den egia eta zein gezurra, garraiobide batean pertsona bati nola lagun diezaiokegun hobeto kontuan hartuz.

Jarduera egiteko egin klik hemen.

GARAPENA

Unitate honetan, ikusteko urritasuna duen zu bezalako pertsona baten gela nolakoa den jakingo dugu. Halaber, ezgaitasuna duen pertsona batek ikastetxean nola ikasten duen eta ikasteko zer teknologiaz baliatzen den jakingo dugu. Bloke bakoitza aztertzea gomendatzen dizut, ikusteko urritasuna duten pertsonak hobeto ezagutzeko.

 

ATALAK

HANDITZEKO JARDUERAK

1. IKERTU TALDEKA: Bilatu WAI aratuegiari buruzko informazioa 3 edo 4 laguneko taldetan. Horretarako, egin powerpoint bat, gehienez, 10 diapositibarekin, eta azaldu kontzeptu hauek:

  • Zer da WAI arautegia?
  • Zertarako pentsatuta dago?
  • Zer alderdi hartu behar dira kontuan?
  • Arautegi hori beti kontuan hartzen edo errespetatzen dela uste duzu?

Informazioa bilatzeko esteka hauek erabil ditzakezu:
http://www.w3c.es/traducciones/es/wai/intro/accessibility
http://www.mudanzasalvaro.es/wai.html
http://es.wikipedia.org/wiki/Web_Accessibility_Initiative
http://www.inci.gov.co/accesibilidad.shtml

Informazioa bildutakoan, jarri powerpoint batean eta bidali irakasleari, ebalua dezan.

AUTOEBALUAZIOA

Ebaluatu zure jarduera unitatean hemen.

Eskola 2.0Eusko Jaurlaritza - Govierno Vasco
Gizer.net
Ampliar el textoReducir el textoImprimir