AnteriorSiguiente

SARRERA

#Ikusteko urritasuna duen pertsona batek zure ikasgelan bertan ikas dezake, baina zenbait egokitzapen ditu haren beharretarako. Pentsatu ikasgelan zaudela, itxi begia eta gogoratu zure irakaslearen hitzak. Begiak irekita izango bazenitu bezala ulertuko zenuke dena? Esaterako, batzuetan arbelean egin ohi diren azalpenak ulertuko zenituzke?

IKASI!

Jakin badakigunez, ikusteko urritasuna duen pertsona batentzat oso garrantzitsua da helburuen ordena errespetatzea eta ohitura batzuei jarraitzea. Objektuak eta lekuak non dauden buruz kokatzen dute; esaterako, atea, eserlekua, irakaslearen mahaia, hurbilen dagoen komuna... erreferentzia horiek oso garrantzitsuak dira eta horregatik ez da komeni ikasgelaren antolaketa asko aldatzea.

JARDUERAK

1. BANAKAKO JARDUERA: Jarduera honetan irakasle baten azalpenaren audioa entzungo duzu. Erantzun galderei eta idatzi zure ondorioa 10 lerrotan.
Jarduerara sartzeko sakatu hemen.

2. BANAKAKO JARDUERA: Orain, zure ikasgelan ikasten ari den ikusteko urritasuna duen pertsona bati laguntzeko gai zaren ikusiko dugu. Egin ariketa esaldi hauek egia ala gezurra diren erantzunez.
Jarduerara sartzeko sakatu hemen.

3. TALDEKAKO JARDUERA: Jolas bat proposatuko dizuet. Egin 4 edo 5 pertsonako taldeak eta jarraitu urrats hauei. Horretarako, garrantzitsua da jokalari bakoitzari zenbaki bat jartzea eta jolasaren ordena errespetatzea.

  • 1. jokalaria: Leku baten irudia aukeratu (paisaia bat, esaterako) eta ozen deskribatu behar dio 2. jokalariari, besteek entzun gabe.
  • 2. jokalaria: Aurreko jokalariak azaldu dion paisaia deskribatu behar dio 3. jokalariari.
  • 3. jokalaria: Aurreko jokalariak azaldu dion paisaia deskribatu behar dio 4. jokalariari.
  • 4. jokalaria: Aurreko jokalariak azaldu dion paisaia deskribatu behar dio 5. jokalariari.
  • 5. jokalaria: Paisaia marraztu behar du.
Azkenean, guztion artean, alderatu hasierako irudia 5. jokalariak egindako marrazkiarekin. Informazioa desitxuratu egiten dela konturatuko zarete.

IKASI!

Oso garrantzitsua da ikusteko urritasuna duten pertsonak tratatzean normaltasun osoz egitea. Beren kabuz egin ditzaketen gauzekin harritu egingo zara. Jarraibide gutxirekin beren kabuz moldatzen dira, eta horrela, autonomoagoak dira.

Ondorio moduan, ikusi bideo hauek. Haur batek eskolan nola ikasten duen erakusten dute.
http://www.once.es/new/mas-videos?externalvideoname=15.-...start=10
http://www.once.es/new/mas-videos?externalvideoname=17.-...start=10
http://www.once.es/new/mas-videos?externalvideoname=18.-...start=10

Eskola 2.0Eusko Jaurlaritza - Govierno Vasco
Gizer.net
Ampliar el textoReducir el textoImprimir