AnteriorSiguiente

SARRERA

#Ikusteko urritasuna duten pertsonen irisgarritasunak ikastetxe osorako lagungarria izan behar du, besteak beste, sarbideetan, jolastokietan, komunetan... Eta liburutegian?

Liburutegia leku oso garrantzitsua da ikastetxean eta handik kanpo; udal liburutegiak, esaterako. Nola egin daiteke irisgarria liburutegia ikusteko urritasuna duten pertsonentzat? Liburutegi batean dauden liburu guztiak braillez idatzita al daude? Braillez idazteak leku gehiago eskatzen du; beraz, 20 liburukiko entziklopedia bat braillez idazten badugu, zenbat leku beharko du? Liburukien bikoitza?

JARDUERAK

1. TALDEKAKO JARDUERA: Irakurri liburutegietako eragozpen arkitektonikoei buruzko dokumentu hau:

Orain, 3 edo 4 pertsonako taldetan egin ezagutzen duzuen liburutegiari buruzko azterketa. Zuen ikastetxeko liburutegia edo zuen auzoko liburutegia izan daiteke. Honakook aztertuko dituzue:

  • Sarbideak erabilgarri al daude?
  • Ikusteko urritasuna duten pertsonek mugikortasun egokia izan dezakete?
  • Ba al dago komunetarako sarbidea egokituta?
  • Badago informazio-panelik?
  • Badago Braillez idatzita dagoen libururik eta dokumentaziorik
  • Badago audioz entzuteko libururik eta dokumentaziorik?

Bildu aurkitutako informazioa 6 eta 8 orri arteko Word dokumentu batean eta idatzi zuen ondorioak. Bukatzen duzuenean bidali irakasleari, ebalua dezan.

IKASI!

Liburutegiak espazio libreak dira, denek erabiltzekoak; beraz, pertsona guztientzat irisgarriak izan behar dute. Ikusteko urritasuna duen pertsona batek informazioa ikusteko eskubide bera du. Hartarako, ezinbestekoa da sarbideak, mugitzea, erabiltzailearen informazioa eta edukirako sarbidea erraztea, braillez idatziz edo audiotan grabatuz.

JARDUERAK

2. BANAKAKO JARDUERA: Orain, irakurri liburutegi irisgarrien adibideei buruzko beste artikulu hau.
Liburutegiaren adibide hau aztertzera animatzen zaitut, eta aztertu irisgarria den ala ez, eta, irisgarria bada, zergatik den. Zer material aurki daitezke?
http://buenasiembra.com.ar/informacion-general/solidaridad/primera-biblioteca-digital-para-ciegos-en-internet-26.html

3. BANAKAKO JARDUERA:Ba al dakizu nola esaten zaion liburu fisikoak, ikusteko urritasuna duten pertsonentzat eskuragarri diren liburuak bihurtzeko prozesuari? Jarduera honen bidez jakingo duzu:

Jarduera, egin klik hemen.

4. BANAKAKO JARDUERA: Azkenik, gustatzen zaizun liburu bat aukeratzera eta kapitulu bat irakurriz grabatzera animatzen zaitut. Irakurtzean, kontuan hartu itsu batek zer irakurtzen duzun ulertu egin behar duela, eta, marrazkiak ere ezin dituenez ikusi, deskribatuko egin beharko dizkiozula. Grabatzen bukatzean, trukatu zure grabazioa ikaskide baten grabazioarekin, eta elkar ebaluatu: zer egin duzuen ongi, zertan ez zaudeten ados, irudiak edo doinua egokiak izan diren...

Eskola 2.0Eusko Jaurlaritza - Govierno Vasco
Gizer.net
Ampliar el textoReducir el textoImprimir