Zuzenketa eta lehen idazketa, hari beraren bi muturrak

Idazten hasterako bi estrategia hauetako bat hautatua izaten dugu, ia beti.

  1. Idazten hasi aurretik dena pentsatua izatea eta eskema argi baten arabera idaztea.
  2. Ideia batzuetatik abiatzea eta idatzi ahala pentsatzea eta pentsatu ahala idaztea.

Bi estrategia horiek zuzenketarekin ere lotuak daude. Lehen kasuan, esan liteke iritziaren azken puntua jartzerako gehien-gehiena pentsatua eta zuzendua izan dela. Aldez aurretik zegoen eskema jakin batekin etengabeko erkaketan arituko dela idazlea. Bigarren kasuan, aldiz, iritziaren azken puntua jartzea puntu eta jarrai bat egitea bezalakoa da. Idazleak berriro irakurri beharko du idatzi duen guztia eta oniritzia ematerako berridazketarako prest egon behar du.

Estrategia bat zein bestea erabili, bietan, zuzendu behar denari buruzko hausnarketa bat behar da. Zuzenketa-prozesua hasteko mementoak desberdinak izaten dira. Baina, modu batera edo bestera, zuzenketa amaitutzat emateko interesgarria da zuzenketa eskema bat buruan izatea.

Zuzenketa egiterakoan, beraz, norberak bere aurreiritziekin ere egin behar izaten du borrokaldi bat batzuetan.

Beste baten lanak zuzentzerakoan, zuzentzaileak hiru eginbehar dituela esan genezake:

  • Indarguneetan sakontzea
  • Ahuleziak zuzentzeko iradokizun baikorrak egitea
  • Akatsen errebisioan zehatz jokatzea

Norberaren lanaren zuzenketan ere hiru eginbehar horietaz jabetzea komeni da.

Geziak gora