JARDUERAK: Taldean jarri eta topatu gai bati buruzko ideiak

Jarduerak

Hamabost minututan egitekoa
 
postit

Lan hori bakarka edo taldean egin daiteke, baina komeni da eskura izatea, non idatzia. Taldean egiten bada, batek egin dezala idazkari lana. Sormen-ariketa guztiak bakarka eta taldean egin daitezke. Hemen ideia-zaparrada bakarrik aztertuko dugu.

ihardueraGAIAK: Talde bakoitzak aukera dezala hauetako gai bat , eta taldean sortzen diren ideiak idatzi:
· XX-XXI. Mendeko egoera politiko bat.
· Gaurko gizarteko eztabaida-gai bat.
· Irakaskuntzaren egoera.
· Azken hamarkadetako pertsonai historiko edo artistaren bat.
· Gizartea eraldarazi duten aurrerakuntza zientifikoren bat.
· Gazteen beldurrak.

 

ZER EZ EGIN: EZ ESAN EZ ZER EGIN DAITEKEEN: ZERRENDAK
  • Ez lagunen ideiarik zapuztu zaparrada erdian.
  • Ez ezer utzi esan gabe, burugabekeria ematen badu ere.
  • Ez isildu norberaren txanda denean.
  • Ez lotsatu inork barre egiten badu.
  • Eman bide irudimenari.
  • Batek zerbait esaten duenean beste bati zerbait bururatzen bazaio, jarraitu ideiarekin.
  • Apuntatu burura etorritako ideia zerrenda. 
  • Gogoratu gaiarekin lotutako irudiak eta izenak (tokiak, kuadroak, argazkiak…).
  • Zerrendatu zerbaiten alde egiteko argudioak.
  • Zerrendatu zerbaiten kontra egiteko argudioak.

Dena da baleko. Ez dago aurre-baldintzarik, une honetan ez dago ez ideia onik ez ideia txarrik. Fase hau ahalik eta bat-batekoena eta libreena egin behar da emankor izan dadin.