TRIBUAREN BERBAK
  • HASIERA
  • SEKUENTZIAK
    • EUSKARAREN TAMAINA >
      • 01. JARDUERA
      • 02. JARDUERA
      • 03. JARDUERA
      • 04. JARDUERA
      • 05. JARDUERA
      • 06. JARDUERA
      • 07. JARDUERA
      • 08. JARDUERA
      • 09. JARDUERA
      • 10. JARDUERA
      • 11. JARDUERA
      • 12. JARDUERA
      • 13. JARDUERA
      • 14. JARDUERA
      • 15. JARDUERA
    • ZERGATIK EZ DUGU EGITEN? >
      • 01. JARDUERA
      • 02. JARDUERA
      • 03. JARDUERA
      • 04. JARDUERA
      • 05. JARDUERA
      • 06. JARDUERA
      • 07. JARDUERA
      • 08. JARDUERA
      • 09. JARDUERA
      • 10. JARDUERA
      • 11. JARDUERA
      • 12. JARDUERA
      • 13. JARDUERA
      • 14. JARDUERA
      • 15. JARDUERA
      • 16. JARDUERA
    • EUSKAL BABEL >
      • 01. JARDUERA
      • 02. JARDUERA
      • 03. JARDUERA
      • 04. JARDUERA
      • 05. JARDUERA
      • 06. JARDUERA
      • 07. JARDUERA
      • 08. JARDUERA
      • 09. JARDUERA
      • 10. JARDUERA
      • 11. JARDUERA
      • 12. JARDUERA
      • 13. JARDUERA
      • 14. JARDUERA
    • BATUA ETA EUSKALKIAK >
      • 01. JARDUERA
      • 02. JARDUERA
      • 03. JARDUERA
      • 04. JARDUERA
      • 05. JARDUERA
      • 06. JARDUERA
      • 07. JARDUERA
      • 08. JARDUERA
      • 09. JARDUERA
      • 10. JARDUERA
      • 11. JARDUERA
      • 12. JARDUERA
      • 13. JARDUERA
    • JOLAS GAITEZEN EUSKARAREKIN! >
      • 01. JARDUERA
      • 02. JARDUERA
      • 03. JARDUERA
      • 04. JARDUERA
      • 05. JARDUERA
      • 06. JARDUERA
      • 07. JARDUERA
      • 08 JARDUERA
      • 09 JARDUERA
      • 10 JARDUERA
      • 11 JARDUERA
      • 12 JARDUERA
      • 13 JARDUERA
      • 14 JARDUERA
      • 15 JARDUERA
    • XXI. MENDEKO EUSKARA >
      • 01. JARDUERA
      • 02 JARDUERA
      • 03 JARDUERA
      • 04 JARDUERA
      • 05 JARDUERA
      • 06 JARDUERA
      • 07 JARDUERA
      • 08 JARDUERA
      • 09 JARDUERA
      • 10 JARDUERA
      • 11 JARDUERA
      • 12 JARDUERA
      • 13 JARDUERA
    • JENDAURREAN >
      • 01. JARDUERA
      • 02. JARDUERA
      • 03. JARDUERA
      • 04. JARDUERA
      • 05. JARDUERA
      • 06. JARDUERA
      • 07. JARDUERA
      • 08. JARDUERA
      • 09. JARDUERA
      • 10. JARDUERA
      • 11. JARDUERA
      • 12.JARDUERA
      • 13.JARDUERA
    • ESKOLAZ KANPO, AISIAN AISE! >
      • 01. JARDUERA
      • 02. JARDUERA
      • 03. JARDUERA
      • 04. JARDUERA
      • 05. JARDUERA
      • 06. JARDUERA
      • 07. JARDUERA
      • 08. JARDUERA
      • 09. JARDUERA
      • 10. JARDUERA
      • 11. JARDUERA
      • 12. JARDUERA
      • 13. JARDUERA
    • GARUNETIK TEKNOLOGIARA, ZIENTZIA BIDELAGUN >
      • 01. JARDUERA
      • 02. JARDUERA
      • 03. JARDUERA
      • 04. JARDUERA
      • 05. JARDUERA
      • 06. JARDUERA
      • 07. JARDUERA
      • 08. JARDUERA
      • 09. JARDUERA
      • 10. JARDUERA
      • 11. JARDUERA
      • 12. JARDUERA
      • 13. JARDUERA
      • 14. JARDUERA
    • ETA GUK, ZER? >
      • 01. JARDUERA
      • 02. JARDUERA
      • 03. JARDUERA
      • 04. JARDUERA
      • 05. JARDUERA
      • 06. JARDUERA
      • 07. JARDUERA
      • 08. JARDUERA
      • 09. JARDUERA
      • 10. JARDUERA
      • 11. JARDUERA
      • 12. JARDUERA
      • 13. JARDUERA
  • LAN-KOADERNOAK
  • GIDA DIDAKTIKOAK
  • NAHIERAN
  • WEBGUNEA
Euskararen tamaina

EUSKARAREN TAMAINA

Sekula pentsatu al duzu zenbat hizkuntza dauden munduan? Edo zein den hizkuntza bakoitzaren tamaina?

Sekuentzia honetan, munduko eleaniztasunaz eta hizkuntzen kopuruaz hitz egingo dugu, baina Euskal Herrira ere hurbilduko gara, eta baita gure herrira eta gure eskolara ere.


Gai honen inguruan power point bat osatu beharko dugu eta lehen hezkuntzako ikasleei aurkeztu.


Zergatik ez dugu egiten?

ZERGATIK EZ DUGU EGITEN?

Askotan gertatzen zaigu euskaraz jakin eta euskaraz egiteko aukerak izan arren ez dugula egiten. Gertaera horren atzean era askotako arrazoiak daude.
 
Arrazoi horiek landuko ditugu sekuentzia honetan eta horiek aintzat harturik euskararen erabilera sustatzeko publizitate-kanpaina bat diseinatuko dugu.
 
Bide batez, hainbat galderari erantzungo diogu: euskararen erabilera berdina al da adin multzo guztietan? Nolakoa izan da azken urte hauetako bilakaera? Zer egin dezakegu?

Euskal Babel

EUSKAL BABEL

Gero eta jatorri desberdin gehiagotako biztanleak eta ikasleak ditugu gure herrietan eta eskoletan. Baina zer dakigu beraiei buruz? Nongoak dira? Zein hizkuntza hitz egiten dute? Zenbat hizkuntza dakizkite?
 
Mende honetan Euskal Herrian izan diren migrazioen ondorioz inguruan dugun hizkuntza-aniztasuna aztertuko dugu sekuentzia honetan eta eskolako ikasleen hizkuntzetatik abiatuta, eskuko oinarrizko hiztegi eleanitza osatuko dugu.
 

Batua eta euskalkiak

BATUA ETA EUSKALKIAK

Zer da hizkuntza bat? Eta zer da dialekto bat? Nola bereiz ditzakegu?
Euskara hizkuntza bat da, baina baditu dialektoak: euskalkiak.
1968an, bestalde, euskara batua sortu zen.
 
Zertarako sortu zen ordea, euskara batua? Gaur egun nolakoa da batuaren eta euskalkien arteko harremana? Zein dira batuaren eta euskalkien funtzioak?
 
Galdera horiek erantzuten saiatuko gara sekuentzia honetan, eta txango bat prestatuko dugu gurea ez den euskalki bat hitz egiten den leku batera. 

Imagen

JOLAS GAITEZEN EUSKARAREKIN!

Pertsonen arteko komunikazioan hizkuntzak jokatzen duen funtzio garrantzitsu eta atseginenetako bat funtzio ludikoa da, hizkuntzarekin jolastea, alegia.
 
Euskararekin jolasteko hainbat modu eta teknika landuko ditugu sekuentzia honetan eta lortutako emaitzekin hitz-jolas bilduma bat osatuko dugu.
 
Dibertigarria izatea espero dugu.
​

Imagen

XXI. MENDEKO EUSKARA

​Azken hamarkadetan euskarak izan duen bilakaeraren ondorioz sortu diren hiztun motak eta euskaraz hitz egiteko dauden hamaika maila eta moduak aztertuko ditugu sekuentzia honetan, ikasleek jakin dezaten zergatik hitz egiten duten hitz egiten duten bezala.
 
Arreta berezia jarriko dugu “euskañol” edo “frantseuskara” gisa ezagutzen diren kode-nahasketetan eta hizkera mota hauek euskaratik nola aberastu daitezkeen aztertuko dugu.
 
Sekuentziaren amaieran, ikasleek bideo laburrak grabatuko dituzte eta ”Youtuberrek” egin ohi duten moduko kanala osatuko dute. Talde bakoitzak bideo bat grabatuko du ohikoak dituzten erdal hitz eta esamoldeen ordez euskarazko proposamenak eginez, ikusleei adieraziz gaztelaniara jo gabe lor daitekeela adierazkortasuna euskaraz. Bideo guztiak Youtubeko kanal batean bilduko dira.

Imagen

JENDAURREAN

​Denok hitz egiten dugu jendaurrean: etxean, lagunekin edo eskolan, guztioi  egokitzen zaigu besteen aurrean gure iritziak, nahiak edo ideiak azaltzea. Baina askotan ez dugu lortzen nahi bezala hitz egitea. Gure gizartean gero eta garrantzitsuagoa da jendaurrean ondo hitz egiten jakitea eta etorkizunera begira, jendaurreko hizketaren teknikak menderatzea oso onuragarria izango zaie ikasleei bai maila pertsonalean, bai profesionalean.
 
Jendaurreko hizketan trebatzeko, ikasleek hainbat arlotan eskolako egoera hobetzeko proposamenak aurkeztu beharko dituzte ahoz, hautagaitza desberdinetan bilduta.

Imagen

ESKOLAZ KANPO, AISIAN AISE!

​Aisialdiko euskararen erabilpena eta kultura eskaintza eta kontsumoa faktore giltzarriak dira erabilera ohiturak finkatzeko eta erabilera handitzeko. Euskarak alor horietan duen presentzia eta gazteen artean euskarazko kultur produktuen kontsumoa nolakoa den aztertuko dugu sekuentzia honetan.
 
Bidenabar, sari bat sortuko dugu eskolan: gazteek gustukoen duten euskal sortzaile, talde edo produktua sarituko dugu, saritua eskolara gonbidatuz eta saria emateko ekitaldia antolatuko dugu. 

Imagen

GARUNETIK TEKNOLOGIARA,
​ZIENTZIA BIDELAGUN

Sekuentzia hau, hizkuntzen ikasketa prozesua garunean nola gertatzen den ezagutuz abiatuko dugu, hortik, zientzietan euskarak duen presentzia aztertzera pasatzeko. Ondoren, zientziatik teknologiara egingo dugu jauzi eta modu sakonagoan aztertuko dugu euskarak teknologia berrietan eta interneteko baliabideetan zein leku duen eta zein mailatan erabiltzen den.
 
Eta teknologia berriak eta interneten erabilpena eta euskarak horietan duen presentzia eztabaidarako oso gai aproposak izanik, gaiaz gogoetaraziko duten toberak egitea eta onena saritzea proposatzen dugu helburu komunikatibo gisa. 

Imagen

ETA GUK, ZER?

Bai norbanako gisa, eta bai talde gisa –gelan edo eskolan- asko dira euskara gehiago erabiltzeko har ditzakegun erabakiak eta konpromisoak. Sekuentzia honetan, norberak edo taldeak, euskara gehiago erabili aldera bere eguneroko bizitzan egin dezakeenaz, jar daitezkeen helburuez, helburu horiek lortzeko erabil daitezkeen metodoez, eta alda daitezkeen joerez jardungo dugu. Helburua, beraz, epe labur eta ertainera begira, ikasleek egiten dutena baino euskara gehiago egitea da.
 
Gaur egun zenbat eta nola egiten duten, eta helburu gisa zer jarriko luketen aintzat harturik “sketx” emanaldi bat prestatuko dute sekuentzia honi amaiera emateko. Sketx horietan bi egoera irudikatuko dira: “Gaur” eta “Gero”. ​

Imagen
Imagen
Imagen
Imagen