GASAREN INSTALAZIOA

Gasa energia-iturri oso arrunta da gure gizartean, batez ere, duen bero-ahalmenagatik. Gehien erabiltzen diren gas motak hauek dira: gas naturala, butanoa (bonbonak) eta propanoa. Energia-iturri segurua da, baina etengabe mantentzea eta aldian aldiko azterketak egitea eskatzen du.

Gogora ezazu animazio honen bidez gas-banaketa zertan datzan.

Gas-instalazioak atal hauek izaten ditu: gas-sarrerako hodia, gas-hargunea (konpainia hornitzailearena), erregulazio-armairua (eta barruan, iragazkia eta presio-erregulagailua), kontagailuen gela, etxebizitza bakoitzeko banakako kontagailua eta banakako adarrak. Etxebizitza bakoitzaren barruan etxeko giltza dago, etxebizitzako gasaren pasoa ixteko, galdarako edo sukaldeko giltza eta galdararen keak ateratzeko bidea. Beheko marrazkian ikusten da nolakoa den etxebizitza baten barruko instalazioa

Gasaren instalazioa

Egin klik irudia handitzeko

Bideo honetan ikusiko duzu nolakoa den enpresa hornitzailearen gas naturalaren instalazioa.

JARRI PRAKTIKAN:

Egizu klik hemen galdera batzuei erantzuteko.

Egizu klik hemen gasaren instalazioari buruzko JCLIC ariketa batzuk egiteko.

Egizu klik hemen testu bat osatzeko.

Eskola 2.0Eusko Jaurlaritza - Govierno Vasco
Gizer.net
AyudaAmpliar el textoReducir el textoImprimir