Zein da gas-kontagailuaren zeregina?
- Gasa kontsumo-puntuetara eramatea.
- Gasaren kontsumoa adieraztea metro kubikotan.
- Gas-hornidura moztea, matxurarik egonez gero.
Zein da erregulazio-armairuaren eginkizuna?
- Etxebizitzako puntu bakoitzera zenbat gas banatzen den erregulatzea.
- Gasaren presioa iragaztea eta erregulatzea.
- Gas-hornidura moztea, matxurarik egonez gero.
Zer desberdintasun dute uraren instalazioak eta gasarenak?
- Gasaren gorako hodiak fatxadatik doaz eta iturgintzakoak, barrutik.
- Gasaren instalazioan, kontsumoko puntu bat edo bi baino ez daude.
- Gasak ateratzeko sistema eta aireztapen-saretak behar ditu.
- Aukera guztiak dira zuzenak.
Etxe guztiek dute berokuntzarako gas-instalazioa?
- Ez, etxe batzuek erradiadore elektrikoak dituzte.
- Bai, berotzeko energia-iturri bakarra da.