INSTALAZIO ELEKTRIKOA (2/2)

BARRUKO INSTALAZIOA

Etxe barruko instalazioa aginte- eta babes-panel nagusitik ateratzen diren etxeko zirkuitu independenteek osatzen dute.

Normalean, etxeetan 5 zirkuitu independente egoten dira:

  • 1. Z. Etxeko argi-puntu guztiak hornitzen dituen zirkuitua.
  • 2. Z. Erabilera orokorreko eta hozkailuko entxufeak hornitzeko zirkuitua.
  • 3. Z. Sukaldeko eta labeko entxufeak hornitzeko zirkuitua.
  • 4. Z. Arropa-garbigailuko, ontzi-garbigailuko eta ur-berogailuko entxufeak hornitzeko zirkuitua.
  • 5. Z. Komunetako eta sukaldeko gainerako entxufeen zirkuitua.
  • Zirkuitu bakoitzak babeseko etengailu bat du panel nagusian. Etengailu nagusiak, gainera, zirkuitu independente guztien multzoa babesten du.

    Aginte- eta babes-panel nagusia

    Egin klik irudia handitzeko

    Aurreko marrazkiari erreparatzen badiogu, hau ikusten dugu: etxeetako zirkuitu independenteetako kableak bi eroaletatik hornitzen dira: bata fasea da (kable beltza, marroia edo grisa); eta, bestea, neutroa (kable urdina). Tentsio baxuko (230V) korronte alterno monofasikoa garraiatzen dute. Kable horiei eraikineko lurreko sarearekin konektatzeko eroalea eransten zaie (kable berdea eta horia). Fase-eroalea korrontea eramaten duena da; neutroa itzulerakoa da, hau da, zirkuitua ixten du; eta lurrekoak ez du korronterik eramaten, zirkuituak behar bezala funtzionatzen badu

    Kableen isolamenduko koloreak UNE 21089 arauak arautzen ditu.

    Elementu bakoitzak intentsitate desberdina jasaten du. Orokorrean:

    • 10 A : 1. Z.: argiak
    • 15, 16 A : 2. Z. : hargune arruntak; 5. Z.: komuna; 6. Z.: lehorgailua
    • 20 A : 4. Z.: arropa-garbigailua, ontzi-garbigailua eta ur-berogailua
    • 25 A : 3. Z.: sukaldea eta labea; 8. Z.: berogailua; 9. Z.: aire girotua

    Etxeetan, lodiera desberdinetako kableak aurkituko ditugu.

    Normalean, lodiera zenbat den jakiteko, kable eroalea, hau da, FASE kablea neurtzen da. Kablearen sekzioaren azalera diametroaren araberakoa izango da. Kableek gutxieneko sekzioa izan behar dute; honako hau:

    • Argia: 1,5 mm2
    • Entxufeak: 2,5 mm2
    • Garbigailua eta ur-berogailua: 4 mm2
    • Sukaldea eta labe elektrikoa: 6 mm2
    • Berokuntza sistema eta aire girotua : 6 mm2

    Erabili ohi diren korronte-harguneak hiru motatakoak dira.

      Korronte harguneak. (CC BY-NC-SA 3.0)

    Etxe bateko instalazio elektrikoaren garrantzizko beste elementu batzuk konexio-kaxak dira. Material isolatzailezkoak dira eta, segurtasun-arrazoiengatik, sabaitik hurbil jartzen dira. Estalki desmuntagarria kendu eta barruan aurkituko ditugu etxe batean behar diren lotura eta deribazioak. Lotura egoki egiteko, erregletak edo konexio-blokeak erabili behar dira.

    Ikusi arretaz bideoa, sinbolorik arruntenak zein diren jakiteko eta eskema haribakarrak nola interpretatzen diren ulertzeko.

    JARRI PRAKTIKAN:

    Egizu klik hemen galdera batzuei erantzuteko.

    Egizu klik hemen instalazio elektrikoari buruzko JCLIC ariketa batzuk egiteko.

    Eskola 2.0Eusko Jaurlaritza - Govierno Vasco
    Gizer.net
    AyudaAmpliar el textoReducir el textoImprimir