
Erabilitako urari
edo ur zikin esan ohi zaio. Hondakin-urak biltzen dituen sareak husteko sare edo hustubide du izena. Edateko ura presioz mugitzen da; hondakin-urak, ordea,
eraginez mugitzen dira.
Etxebizitza bateko hustubideak osagai hauek ditu:
(bainuontzia, komuna, harria eta konketa), pendiz apur bat duten
horizontalak (hala jartzen dira urak grabitateari esker mugi daitezen) eta
. Hondakin-urak batu eta husteko sistema da hustubidea, ur zikinok estolderiara eramaten dituena. Kiratsa eragozteko sistema ere badu,
edo sifoiek osatua. Tresna sanitario bakoitzak bere sifoia izaten du.
Tresna sanitarioetatik datozen hustubideak diametro handiko hodietara doaz; hodi horiek
dira. Zorrotenetan behera eraikinaren behealdera bideratzen dira hondakin-urak, eta handik, kanpora. Gainera, zorrotenek badute irteera bat eraikinaren teilatuan, pilatzen diren
kanporatzeko bidea izan dezaten.