Zein da diferentzialaren funtzioa aginte- eta babes-panel nagusian?
- Zirkuitulaburra gertatuz gero, babestea.
- Gehiegizko kontsumoa gertatuz gero, babestea.
- Salto egitea, irteten den korrontea sartutakoa baino gutxiago bada.
Gure etxeko aginte- eta babes-panel nagusian (babes-maila altukoan), zirkuitu berekoak dira etxeko entxufe guztiak?
- Bai.
- Ez.
Nola du izena elektrizitatea banatzeko sarearen eta etxebizitzaren artean dagoen konexio-guneak?
- Hargunea.
- Lur-konexioa.
- Deribazioa.
Non eteten da etxebizitza bakoitzera datorren elektrizitate-hornidura, matxurarik gertatuz gero?
- Babes-kaxa nagusian.
- Hargunean.
- Aginte- eta babes-panel nagusiko etengailu nagusian.
Zer egin behar dugu egongelako bonbilla bat aldatu nahi badugu?
- Etxe osoko elektrizitate-hornidura eten.
- Aginte- eta babes-panel nagusiko diferentzialak deskonektatu.
- Dagokion argi-zirkuituko etengailu magnetotermikoa deskonektatu.