Itzul gaitezen gure arazora. Garbi geratu da masa, eta pisua, beraz, ez direla hondoratzearen eragileak. Xabi ere oker zebilen.
Aneren hipotesia egiaztatzea besterik ez zaigu falta. Hondoratuko al dira gorputzak beren formaren arabera? Anek zioen borobilak ez direla hondoratzen eta ertza dutenak baietz.
D1 praktikoa: FORMA OTE DA?
Egiaztapenak ikastetxeko laborategian egingo ditugu, non forma ezberdinetako gorputzak hartu eta hondoratzen diren ala ez ikusiko dugun.
LAGUNTZA:
Aurrekoan bezala, 1. laborategi birtuala ere erabil dezakezu frogak egiteko. Sakatu estekan sartzeko.