SEKUENTZIA DIDAKTIKOA: Oinarrizko trebetasun sozialak
Sekuentzia didaktiko honek ikasleak trebetasun sozialen garrantziaz kontzientzia hartzea du helburu, nola bere eguneroko harremanetan, hala bizi garen mundu globalean ere, eta maila guztietan (profesionala, lagun artekoa, sentimentala…).
Objektu akademikoetako bakoitza oinarrizko trebetasun sozialak azpimarratu eta horien adibideak jartzen saiatzen da, modu horretan ikasleak bere eguneroko bizitzarekin lotu eta aitortu eta bere harreman-ingurunean aplika ditzan.
Horretarako animazioak landuko dira batik bat, eta check eta arrastatzeko jarduerak ikasleak hausnartu eta bere bizitza sozialean aplikatu beharreko ekintzarik egokienak antzeman ditzan.
Trebetasun sozialak baloratzea
Helburuak
• Harreman pertsonalen alor ezberdinen kontzientzia hartu, eta bakoitzak eskatzen dituen trebetasunena. Trebetasun horiek aitortu, baita eguneroko bizitzan duten garrantzia ere.
Orientazio didaktikoak
Ikaskuntza-objektu hau hiru pantailek osatzen dute (sarrera, lana eta ondorioa). Aldi berean, Ataza pantailak hiru ikuspegi barne hartzen ditu, dagozkion jarduerekin, eta Ondorioen pantaila ere beste jarduera batekin amaitzen da. Jarduera guztiak ere ikasleak trebetasun sozialekin lotutako bertuteak eta bizioak ezberdin ditzan bideratuta daude.
Lana egiteko modua
Banaka egingo da ordenagailuan, baina taldeka aritzeko aukera ere izango da. Horretarako, Internet duen ordenagailu bati konektatutako bideo-proiektagailua erabiliko da. Ikasleak animazioetan aurkezten zaizkion egoerei erantzungo die eta, sekuentzia amaitzerakoan, ariketa praktikoak egingo ditu.
Iradokitako estekak:
Sarrera
http://www.kalipedia.com/geografia-general/tema/relaciones-estados.html?x=20070417klpgeogra_115.Kes
http://kidshealth.org/teen/en_espanol/mente/talk_to_parents_esp.html
Ataza
http://www.cuatro.com/videos/index.html?xref=20080201ctoultpro_15.Ves&view=ver
http://www.consumer.es/web/es/economia_domestica/trabajo/2008/02/09/174422.php
http://www.cuatro.com/videos/index.html?xref=20080516ctoultpro_35.Ves&view=ver
http://www.youtube.com/watch?v=ox2VdpYFaCI
http://www.elpais.com/videos/espana/Moratinos/confirma/liberacion/azafatas/espanolas/retenidas/Chad/elpvidnac/20071104elpepunac_4/Ves/
Ondorioa
http://www.fastennetwork.org/Uploads/8EAD7018-67B5-4FC1-9A49-CAE05F642F4E.pdf
http://www.aulafacil.com/Tecneg/CursoTecneg.htm
Elkarrizketa bat hastea eta mantentzea
Helburuak
• Elkarrizketa baten inguruan agertzen diren moduak aitortu eta hura garatzen jakiteko garrantzia balioetsi, baita bere eguneroko bizitzan elkarrizketa bat izaten jakin ala ez jakin bere harreman pertsonaletarako ezinbestekoa izan daitekeen uneak identifikatu.
Orientazio didaktikoak
Galdera teorikoak eta check eta arrastatzeko jarduerak aldizkatzen dituzten bost pantailaren bitartez garatzen da, ikasleak horien bitartez elkarrizketa egoki baten garapena erraztu edo galarazten duten elementuak aitor ditzan.
Lana egiteko modua
Banaka egiteko lana da; hala ere, taldeka ere egin daiteke.
Laguntza eskatzea
Helburuak
• Eguneroko bizitzan agertzen diren arazoak ebazteko laguntza eskatzea beharrezkoa den egoerak aitortu. Aldi berean ikasleak laguntza eskatzeko beldurra edo lotsa gal ditzan dugu helburu, eta ematean enpatikoa izan dadila.
Orientazio didaktikoak
Sei pantailaren bitartez bi animazio aurkeztuko dira; horietan ikasleak arazo berdinaren aurrean jarrera ezberdinak hartuko dituztenen larruan jarri beharko dute, eta hiru check ikasleei laguntzaren beharrari aurre egitearen inguruko bertute eta bizioen inguruan hausnar dezan.
Lana egiteko modua
Ikasleak aurkezten zaizkion ekintzak jarraitu egin beharko ditu, eta planteatzen zaizkion galderei erantzun. Banaka egiteko lana da; hala ere, taldeka ere egin daiteke.
Bestearen balioarekiko afektua eta esker ona adieraztea
Helburuak
• Ikasleari bere bertuteak aitortuak izatea eta besteek afektua erakustea atsegin zaion bezala, besteekiko afektua aitortu eta adierazi egin behar duela kontzientziatu. Ikasleak ekintza horiek erraztu edo zaildu egiten dituzten elementuak aitortzea bilatuko dugu.
Orientazio didaktikoak
Ikaskuntza Objektu honek bost pantaila teoriko eta praktikoak dauzka; horietan ikasleari lau animazio eta check eta arrastatzeko jarduerak aurkezten zaizkio, afektua adierazi eta besteekiko aitorpenaren inguruko elementuak aztertu eta antzematea lan ditzan.
Lana egiteko modua
Ikasleak banaka egiteko jarduera da; hala ere, taldeka ere egin daiteke, proposatutako helburuei buruzko gogoeta egin dezaten batera.
Barkamena eskatzea
Helburuak
• Ikasleari norberaren mugak aitortzearen garrantzia frogatu, baita besteenak ere, eta nola horretan akatsa aitortu eta hura konpontzeko borondateak oso paper garrantzitsua betetzen duen, baita besteen akatsak onartzea ere.
Orientazio didaktikoak
Sei pantailetan zehar animazioak, eta check, arrastatu eta aukera anitzeko jarduerak aldizkatuko dira, ikasleak planteatutako helburuaren inguruko hausnarketa sakona egin dezan.
Lana egiteko modua
Ordenagailuan banaka egiteko lana da; hala ere, taldeka ere egin daiteke, gaiaren izaera kontuan hartzen badugu.