MATEMATIKA-arloa
Zuzenak
Aurkezpena
1 de 6
0%

Aurkezpena

Bidaiatzera goaz

Datorren udan egin behar dugu gure lehen bidaia.

Abiatu aurretik, gauza asko hartu behar dira kontuan ezustekorik ez izateko. Informazioa lortu behar da, besteak beste, lekuari, garraiobideei, ibilbideari, dokumentazioari, monetari eta klimari buruz.

Udal-liburutegian aurkituko ditugu informazio hori guztia biltzen duten eguneratutako gidak.

Horrez gain, komeni da hainbat motatako mapak eta eskemak erabiltzea, orientatzeko eta ibilbide eta leku interesgarriak bilatzeko.

Gure hirian orientatzeko, puntu ezagunak erabiltzen ditugu erreferentzia gisa; esaterako, udaletxea, institutua eta kiroldegia. Alabaina, ezagutzen ez ditugun hirietan, baliteke erreferentzia horiek nahikoa ez izatea gure helburura iristeko. Planoak erabiliko ditugu hiri batean kale bat edo eraikin bat zehatz kokatzeko. Era berean, mapak erabiliko ditugu probintzia batean hiri bat edo herri bat kokatzeko.

Iturria: http://siberiandream.blogspot.com/2007/06/guias-planos-mapas.html


Oinarrizko geometria-elementuak.

Planoko elementuak identifikatzea. Bi zuzenen kokapen erlatiboak.

Distantziak. Hirian, batera eta bestera.

BALIABIDEAK

HISTORIA APUR BAT

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inprimatze-ikurra, laguntzarako sarrera-ikurra eta edukiaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzioaren izenburua.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukiarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Baliabideak

Hauek dira sekuentzia didaktiko hau lantzeko erabiliko dituzun IKT baliabideak:

Testu-prozesadorea

Writer. OpenOffice.org aplikazio sortako testu-prozesadorea, plataforma anitzetarakoa:

Web-erreferentziak

Aurkitu altxorra. 1. jarduerako ariketa. Puntu baten kokapena planoan:

Puntuak planoan. 1. jarduerako ariketa. Puntuen koordenatuak:

Londresera iritsi gara. 2. jarduera. Londreseko metroaren planoa eta geltokiei buruzko informazioa:

Manhattan gainetik hegan, helikopteroz. 2. jarduera. Manhattaneko planoa:

Google Maps. 2. jarduera. Google Maps-en esteka: mapa-aplikazioen zerbitzaria, Interneten:

Distance from to. 3.jarduera. Bi hiriren arteko distantzia kalkulatzeko webgunea:

Bilbo-Donostia. 3. jarduera. Bilbotik Donostiarako ibilbidea:

Historia apur bat

Geometria zibilizazio mediterraneoetan (egiptoarretatik Euklides arte)

Zibilizazio mediterraneoetan, ezagutza praktikoetan dago geometriaren jatorria. Ordutik, bolumenak, azalerak eta luzerak kalkulatzeko formula batzuek iraun dute —errezetak balira bezala emandako algoritmoak zirenak—, helburu praktikoa zutenak. Formula horien bitartez kalkulatzen ziren, esaterako, lursailen neurriak, urteroko uholdeen ondoren berregiteko. Hortik dator γεωμετρία , geometria izena: "lurraren neurketa" (γ ῆ (gê) 'lurra' eta μετρία (metria), 'neurketa').

Ahmesen papiroan eta Moskukoan azalerak eta bolumenak kalkulatzeko metodo praktikoak biltzen dira. Horien bitartez, eskribek kalkulu-teknikak irakasten zizkieten ikasleei. Geometria-ezagutza sakonak baino, dokumentu horiek teknika praktikoak jasotzen zituzten, egoera jakinetan aplikatzeko.

Greziarrek jaso zituzten Egipton eta Mesopotamiako kulturetan bildutako ezagutza horiek, Tales Miletokoaren, pitagorikoen eta, batez ere, Euklidesen eskutik.

Iturria: http://www.esacademic.com/


GEOMETRIA GREZIAN, EUKLIDES AURRETIK

Tales Miletokoa Egipton izan zen denbora luzez, eta apaizengandik eta eskribengandik ikasi zituen haien ezagutza orokorrak. Gaur egun —eta garai hartako Egipton—, harrigarria da Tales gai izana Keops-eko piramidearen altuera eta eguzki-eklipse bat zehaztasun handiz kalkulatzeko eta arrazoitzeko. Eguzki-eklipseak aurreikustea funtsezko gertaera izan zen, pentsaera mitikotik pentsaera arrazionalera pasatzeko, jada gertaerak ez baitziren gertatzen jainkoen nahierara, gizakiak ikasteko moduko legeei jarraiki baizik.

Greziakoa izan zen lehen geometria formala. Izan ere, Egiptoko eta Mesopotamiako zibilizazioetako ezagutza praktikoetatik abiatu zen arren, abstrakzioan aurrera egin zuen, objektuak izate ideal gisa aintzat hartuta. Horma karratuak karratu ideal gisa aintzat hartu ziren, putzuak zirkulu gisa, etab. Horrez gain, frogak erabiltzen hasi ziren ezagueraren egiazkotasuna bermatzeko. Froga formalak egitera iritsi ziren, hasieran intuiziozkoak baziren ere.

Iturria: filo2bachhumysoc.blogspot.com

Pitagoras pertsonaiak leku nabarmena du geometriaren garapenean, zenbakia funtsezko kontzeptu egiten baitu, unibertsoaren egitura aritmetika eta geometria direla esanda. Hainbat aurkikuntza aitortzen zaizkio Pitagorasi; besteak beste, Pitagorasen teorema, hiruko pitagorikoa eta zenbaki perfektuak.

Pitagorikoen lanari esker kalkulatu zituen Eratostenes-ek Lurraren erradioa eta Ilargirako distantzia; eta, mende batzuk gerago, aztertu eta zehaztu zuen Arkimedesek palanken teoria.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives.

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara.
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón.
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez.
  • MATEMATIKA ARLOAREN KOORDINAZIOA: José Orenga.
  • EGILEA: Eider Antxustegi-Etxarte
  • GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín.
  • EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l.
  • MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo.
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest