Eskola modernoa / Francisco Ferrer Guardia ; Santi Angulo Martin (itzultzailea) ; [hitzaurrea, Lore Erriondo ; hizkuntza-zuzenketen arduraduna, Ander Altuna Gabiola]
Material mota:
Item mota | Current library | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea |
---|---|---|---|---|---|---|
![]() |
Eima Katalogoa | Monografia | 37.013 FER esk | Ale eskuragarriak | EK23020070 |
XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran bizi zen egoera sozioekonomiko eta politikotik abiatuta, Francisco Ferrer Guardiak pentsamendu askean oinarritu zuen bere asmoa eta sexuen eta klase sozialen hezkidetzaren bidezko irakaskuntza sortzen saiatu zen. Higiene pertsonala eta soziala bultzatu zuen, azterketak, sariak eta zigorrak alde batera utzi zituen, eskola lan- eta gizarte-bizitzara ireki zuen eta ingurune naturala ezagutzeko jarduerak antolatu zituen.
Eskola Modernoan haurrek askatasun handia izaten zuten, jolasean ibiltzen ziren eta aire zabaleko ariketak egiten zituzten, baina batez ere, haurren ikaskuntzaren ardatza beren bizipenei buruz egiten zituzten idazlanak eta iruzkinak ziren.
Horretaz gain, igande goizetan hitzaldiak antolatzen zituen familientzat eta langileentzat, hezkuntza-zabalpen gisa. Hitzaldi horietan hainbat pertsonaia ospetsuk parte hartu zuten eta arrakasta handia lortu zuten.
Agerian denez, garai hartako eskola tradizionalaren metodoekiko erabateko haustura ekarri zuen Eskola Modernoak eta horrek bere ondorioak izan zituen sortzailearen bizitzan bertan ere.
La escuela moderna
There are no comments on this title.