Ikuspegi normala MARC bista ISBD bista

Amaiur : herriaren gaztelua / Enrique Lekuona ; [idatziak, Juantxo Agirre-Mauleon ; itzulpena, Paskual Rekalde ; olerkiak, Jose Angel Irigarai]

Nork:Lekuona, Enrique, (1945-2017)Kolaboratzailea(k):Agirre-Mauleon, Juantxo | Rekalde, Paskual | Irigaray, José Ángel | Amaiur Gaztelu ElkarteaMaterial mota:TestuaTestuaLanguage: baq Original language: Spanish Publication details: Amaiur : Gaztelu Elkartea, L.G. 2022Deskribapen fisikoa: 71 or. : kol. ir. ; 18 x 17 cmISBN: 978-84-09-40737-8Gaia(k): Amaiurko Gaztelua | Amaiur -- DeskribapenaGeneroa/Forma:Monografiak Adina / Maila: Amaiur euskal Pirinioetako herrietarik ederretako bat da. Gorramendi eta Alkurruntz mendien artean kokatua, haien mendi-mazeletan sortzen diren errekek Aranean isurtzen dituzte urak. Otsondoko lepoa gainditu eta Pirinioen ipar arrora iragan baino lehenagoko hondar pausoa da. Aunitz dira pagoak inguruetan, zeinen aldakerak lainoek buztitzen baitituzte, ez dira guti harrizko lauza handiz inguratutako belai berdeak; kaikuaren artzain-kulturaren lekuko da tea, orobat, aspaldi-aspaldiko tradizioen gordailu. Euskararen herria da. “Urte guziko obra kuttunena izanen da hau”, hitz horiekin hasi zuen pasa den larunbatean bere hitzaldia Ixabel Aleman Amaiurko alkateak. Aurtengoa urte berezia da Amaiurren, 500 urte betetzen baitira Nafar erresumaren defentsan, Amaiurko gazteluan 200 gudari gaztelarren aurka borrokatu zirela. Urteurren borobil horren harira urte guztian zehar ekimen ugari antolatzen ari dira, eta hor kokatu behar da Enrique Lekuonaren marrazkietan oinarrituriko "Amaiur. Herriaren gaztelua" liburua. Duela bortz urte istripu baten ondorioz zendu zen Lekuonaren marrazkiak bildu ditu bere familiak, eta marrazki horiekin argitaratu dute liburua. Aranzadi Zientzia elkarteko kide izan zen Lekuona eta Amaiurko gazteluko indusketetan aritu izan zen lanean hainbat urtez. Bertan ikusitakoa eta ikasitakoa margotu zuen, etengabe, eta gaur egun gazteluan ikus daitezkeen paneletan bere marrazkiak ageri dira, argitaratu berri duten liburuan bezala. Juantxo Agirre Aranzadiko kide eta Amaiurko indusketetako arduradunak ere parte hartu du liburuaren edizioan.
Aleak
Item mota Current library Material mota Katalogo zenbakia Statusa Itzultze data Barra-kodea
Inprimatuak osagarriak Inprimatuak osagarriak Eima Katalogoa
Monografia 908(460.16 Amaiur) LEK ama Ale eskuragarriak EK22090061

Amaiur euskal Pirinioetako herrietarik ederretako bat da. Gorramendi eta Alkurruntz mendien artean kokatua, haien mendi-mazeletan sortzen diren errekek Aranean isurtzen dituzte urak. Otsondoko lepoa gainditu eta Pirinioen ipar arrora iragan baino lehenagoko hondar pausoa da. Aunitz dira pagoak inguruetan, zeinen aldakerak lainoek buztitzen baitituzte, ez dira guti harrizko lauza handiz inguratutako belai berdeak; kaikuaren artzain-kulturaren lekuko da tea, orobat, aspaldi-aspaldiko tradizioen gordailu. Euskararen herria da.
“Urte guziko obra kuttunena izanen da hau”, hitz horiekin hasi zuen pasa den larunbatean bere hitzaldia Ixabel Aleman Amaiurko alkateak. Aurtengoa urte berezia da Amaiurren, 500 urte betetzen baitira Nafar erresumaren defentsan, Amaiurko gazteluan 200 gudari gaztelarren aurka borrokatu zirela. Urteurren borobil horren harira urte guztian zehar ekimen ugari antolatzen ari dira, eta hor kokatu behar da Enrique Lekuonaren marrazkietan oinarrituriko "Amaiur. Herriaren gaztelua" liburua.

Duela bortz urte istripu baten ondorioz zendu zen Lekuonaren marrazkiak bildu ditu bere familiak, eta marrazki horiekin argitaratu dute liburua. Aranzadi Zientzia elkarteko kide izan zen Lekuona eta Amaiurko gazteluko indusketetan aritu izan zen lanean hainbat urtez. Bertan ikusitakoa eta ikasitakoa margotu zuen, etengabe, eta gaur egun gazteluan ikus daitezkeen paneletan bere marrazkiak ageri dira, argitaratu berri duten liburuan bezala.
Juantxo Agirre Aranzadiko kide eta Amaiurko indusketetako arduradunak ere parte hartu du liburuaren edizioan.

There are no comments on this title.

to post a comment.

Egin klik irudi batetan bisualizadorean ikusteko

Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com