Ikuspegi normala MARC bista ISBD bista

M : ama, eme, ume / Erika Lagoma Pombar, Estitxu Fernandez Maritxalar ; [hitzaurrea, June Fernández Casete]

Nork:Lagoma, ErikaKolaboratzailea(k):Fernandez Maritxalar, Estitxu | Fernández, JuneMaterial mota:TestuaTestuaSerie(ak): Lekuko (Elkar) ; ; 35Publication details: Donostia : Elkar, L.G. 2022Deskribapen fisikoa: 317 or. ; 21 cmISBN: 978-84-1360-196-0Gaia(k): Amatasuna | FeminismoaGeneroa/Forma:Monografiak Sareko errekurtsoak:Argitaletxearen webgunea 2022ko Tene Mujika Saria, Debako udalak eta Elkar argitaletxeak antolaturiko Tene Mujika historia hurbilaz idazteko bekaren irabazlea Adina / Maila: Haurdunaldia, erditzea, erdiondoa, umearen zaintza... tradizioz emakumeari egokitu zaizkion eginkizunak dira denak ere, batzuk biologiaren indarrez, beste batzuk gizartearen antolamenduaren erruz. Horrenbestez, ez da harritzekoa, feminismoak andrazkoen emantzipazioaren alde egiten duen borrokan, amatasunari destainaz edo gutxienez deserosotasunez begiratu izana, patriarkatuaren tresna bat delakoan, emakumeak betiko betebehar eta menpekotasunei loturik mantentzeko. Alabaina, amatasuna instituzio gisa emakumezkoen autonomiarako muga, haien garapenerako traba eta askatasunerako oztopo izanik ere, ezin da ukatu, era berean, haur bat mundura ekartzea, bere zailtasun, min eta neke guztiekin ere, esperientzia guztiz eder eta zirraragarria dela emakume askorentzat, edo hala izan litekeela eta izan beharko lukeela, behintzat, inguruak (gizarteak, komunitateak, legeek) lagunduz gero. Erika Lagomak eta Estitxu Fernandezek feminismotik eta amatasunetik pentsatu eta gauzatu dute honako liburu hau, hamahiru lekukotasun jasoz, hamaika ama eta bi aitaren testigantza bana: bikotedunak eta bikotegabeak, heterosexualak eta homosexualak, amabakarrak, adoptatzaileak, ama ez izatea erabakitakoak... Askotarikoak dira esperientziak eta bizikizunak, ugariak iritziak eta desberdinak mundu-ikuskerak; guztiak ere aberasgarriak eta zer pentsatua ematen dutenak. Ama anitzek ikusiko dute beren burua islatuta haren edo honen kontaki-zunean, eta era berean sentituko dute beren ikuspegia edo eskarmentua falta dela, nork bere modura bizi izan duelako amatasuna. Horientzat de-nentzat, bai ama izan ez diren emakumeentzat (beren erabakiz edo ezinez) nahiz gaiarekin sentsibilizaturik sentitzen diren gizonezkoentzat da liburu hau, inertziak apurtuz, geure buruarekin adiskidetzeko eta denon artean mundu justuago eta bizigarriago bat eraikitzeko gonbita egiten diguna.
Aleak
Item mota Current library Material mota Katalogo zenbakia Statusa Itzultze data Barra-kodea
Inprimatuak osagarriak Inprimatuak osagarriak Eima Katalogoa
Saiakera S LAG mam Ale eskuragarriak EK22050165
Inprimatuak osagarriak Inprimatuak osagarriak Eima Katalogoa
Saiakera S LAG mam Ale eskuragarriak IRALE22110012

Haurdunaldia, erditzea, erdiondoa, umearen zaintza... tradizioz emakumeari egokitu zaizkion eginkizunak dira denak ere, batzuk biologiaren indarrez, beste batzuk gizartearen antolamenduaren erruz. Horrenbestez, ez da harritzekoa, feminismoak andrazkoen emantzipazioaren alde egiten duen borrokan, amatasunari destainaz edo gutxienez deserosotasunez begiratu izana, patriarkatuaren tresna bat delakoan, emakumeak betiko betebehar eta menpekotasunei loturik mantentzeko. Alabaina, amatasuna instituzio gisa emakumezkoen autonomiarako muga, haien garapenerako traba eta askatasunerako oztopo izanik ere, ezin da ukatu, era berean, haur bat mundura ekartzea, bere zailtasun, min eta neke guztiekin ere, esperientzia guztiz eder eta zirraragarria dela emakume askorentzat, edo hala izan litekeela eta izan beharko lukeela, behintzat, inguruak (gizarteak, komunitateak, legeek) lagunduz gero. Erika Lagomak eta Estitxu Fernandezek feminismotik eta amatasunetik pentsatu eta gauzatu dute honako liburu hau, hamahiru lekukotasun jasoz, hamaika ama eta bi aitaren testigantza bana: bikotedunak eta bikotegabeak, heterosexualak eta homosexualak, amabakarrak, adoptatzaileak, ama ez izatea erabakitakoak... Askotarikoak dira esperientziak eta bizikizunak, ugariak iritziak eta desberdinak mundu-ikuskerak; guztiak ere aberasgarriak eta zer pentsatua ematen dutenak. Ama anitzek ikusiko dute beren burua islatuta haren edo honen kontaki-zunean, eta era berean sentituko dute beren ikuspegia edo eskarmentua falta dela, nork bere modura bizi izan duelako amatasuna. Horientzat de-nentzat, bai ama izan ez diren emakumeentzat (beren erabakiz edo ezinez) nahiz gaiarekin sentsibilizaturik sentitzen diren gizonezkoentzat da liburu hau, inertziak apurtuz, geure buruarekin adiskidetzeko eta denon artean mundu justuago eta bizigarriago bat eraikitzeko gonbita egiten diguna.

2022ko Tene Mujika Saria, Debako udalak eta Elkar argitaletxeak antolaturiko Tene Mujika historia hurbilaz idazteko bekaren irabazlea

There are no comments on this title.

to post a comment.

Egin klik irudi batetan bisualizadorean ikusteko

Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com