Herioa Venezian [Interneteko baliabidea] / Thomas Mann ; itzultzailea, Xabier Mendiguren Bereziartu
Material mota:
Item mota | Current library | Material mota | Katalogo zenbakia | Copia número | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea |
---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() |
Eima Katalogoa | Narratiba (Helduentzat) | N MAN her | Armeria Eskola | Ale eskuragarriak | EK22020082 |
Thomas Mann idazle alemaniarra Lübecken jaio zen 1875eko ekainaren 6an eta 1955ean hil zen Zurichetik hurbil. Lehen urteetan idatziriko bere nobela ospetsuek Buddenbrooks (1900), Der Tod in Venedig (1912), Der Zauberberg (1924) Nobel Saria irabazarazi zioten 1929an. Thomas Mann, bere estilo landu eta baliabidez betearekin, XX mendeko alemaniar nobelagilerik handiena izatera iritsi da, klasiko estatusa lortuz. Bere nobela eta istorio laburretan Mendebaldeko burges kulturaren azterketa sakon eta zorrotza egiten da eta agerian jartzen da bere hauskortasunak parez pare dituen lorpen izpiritualak. Bestalde, Thomas Mannek saiakera distiratsurik ere idatzi zuen, Tolstoi, Goethe, Freud eta Nietzscheri buruzkoak batipat. Gaztaroko obrez gainera, geroko Jakoben ipuinak, Jose eta anaiak, Doktor Faustus, Lotte in Weimar, Felix Krullen aitorkizunak ere aipatzekoak dira. Herioa Venezian 1912an argitaratu zuen Thomas Mannek, gure mendearen lehen hamarkada pasatuxea zelarik, eta ordurako la belle epoque-ren inularra aurrera zihoan eta gutxi falta zuen lehen mundu gerra hasteko. Herioa Venezian obrak osagai autobiografiko nabariak ditu, baina asmakizun literarioaren munduan sartuz gero berehala agertzen zaizkigu idazleak giroa sortzeko erabiltzen dituen baliabide teknikoak: herio-aieruak laster somatzen dira: hilerriaren hurbiltasuna, Veneziaren hautapena, agure makilatua, Aschenbach tindatua, musikari-eskaleak, gondola «atauteak bezalako beltzak», (Aschenbach deiturak berak ere «errauts-erreka» esan nahi du). Gero kutsadura, sargoria, izurria, kiratsa, lokamutsa... datoz. Marrubi helduegiak, agian hozi hilgarria ekartzen diotenak, bere erotikoaren sinbolo dira. Thomas Mannek izpirituaren balio gorenekiko duen leialtasuna konpromisu gisa agertzen da nobela honetan, baina bertan ageri den melankolia sentibera, fin eta landua laster gerra modura leher egitera zihoan ekaitzaren aurre-zantzu ere bada. Idazle argiak ezin ukatuzko eran somatzen zituen parte txarreko indarrak eta nolabait agerian jartzen du mehatxu gisara hurbiltzen ari zen gatazka-giroa. Antzeko zerbait egiten du gerora Mario eta aztia (1929) izeneko istorioan eta kritikoek laster ikusi dituzte obra honetan ere dituen inplikazio politikoak.
Der Tod in Venedig.
There are no comments on this title.