Power Point 2016 [Interneteko baliabidea] : eskuliburua / egilea, José Miguel Urquijo (Gasteizko Egibide ikastetxea) ; zuzenketak, IRALE Gasteiz-EIMA
Material mota:
Item mota | Current library | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea |
---|---|---|---|---|---|---|
![]() |
Eima Katalogoa | Lanbide Heziketa | INTERNETEKO BALIABIDEA | Ale eskuragarriak | EK20100219 |
Microsoft Office 2016 Microsoftek 2015ean sortutako bulegotika-suitea da. Microsoft Word Microsoft Office bulegotika-suiteko testu-tratamendurako programa da. Richard Brodie-k sortu zuen Word 1983an, DOS sistema eragilea zuten IBM ordenagailuetarako. Ondoren, hainbat bertsio sortu zituzten, 1984an Macintosh-erako eta 1989an Microsoft Windows-erako. Gaur egun, Word da testu-tratamendurako programa hedatuena. PowerPoint jendaurreko diskurtso edo hitzaldietan hizlariak erabil dezakeen programa bat da. Horren bidez, diapositibak sortuko dira. Hortaz, diskurtsoa aldez aurretik presta daiteke era digitalean sortutako testu eta irudiekin. PowerPointen aurrekariak diapositiba-proiektore eta erretroproiektoreak dira. Gaur egun, ostera, ordenagailuari loturiko bideo-proiektore batez egiten dira. Hizlariak aurretik prestatzen dituen irudiak eta hitzak, prestatutako diapositibak, diskurtsoaren eskema izango dira. Diapositibei esker diskurtsoa hobeto egituratzeko aukera dago eta bestalde, entzuleak ikus-entzule bihurtuko dira eta diskurtsoa erakargarriagoa izango da. Programaren oinarrizko elementua diapositiba da, eta bertan sartzen dira testuak, irudi finkoak edo argazkiak, bideoak, edota audioak. Diapositiban, elementu bakoitzak bere ordena izango du, eta elementu batetik bestera, denbora tarte bat sartu ahal izango dugu; baita diapositiben artean ere. Azken horri trantsizio izena ematen zaio. Bai trantsizioetan baita diapositiba barnean ere, animaziozko efektuak sartzeko aukera ematen du programa honek, aurkezpenak erakargarriagoak egiteko.
Lanbide Heziketa, Goi Mailako Zikloa; Erdi Mailako Zikloa
There are no comments on this title.