Ikuspegi normala MARC bista ISBD bista

Animazio turistikoa [Interneteko baliabidea] / María Gema Morales Caraballo; [zuzenketak, Elhuyar]

Nork:Morales Caraballo, María GemaKolaboratzailea(k):Sorribas Pareja, Montserrat | Elhuyar Kultur ElkarteaMaterial mota:TestuaTestuaSerie(ak): Lanbide ekimenaPublication details: : Jakinbai : Altamar , 2019Deskribapen fisikoa: : 11PDF artxiboGaia(k): Lanbide Heziketa | Gizarte eta kultur zerbitzuak (Lanbide Arloa - LOE) | Turismo gidaritza, informazioa eta laguntza (Heziketa Zikloa - LOE). Goi maila | Kultur animazioa (Modulua)Generoa/Forma:Curriculumeko baliabideak | Interneteko baliabidea Sareko errekurtsoak:Joan material honetara Adina / Maila: Gure herrialdean, turismoaren ondoriozko diru-sarrerak nazio-produktu gordinaren % 11 dira, eta turismoaren sektorea osatzen duten eremuetako bakoitzaren profesionalizazioa beharrezkoa da diru-sarrera horiek mantentzeko eta areagotzeko. Animazioa funtsezkoa da ostalaritza-establezimenduetako egonaldiak luzatzeko eta bezeroak fidelizatzeko, establezimenduetan egiten duten kontsumoa areagotzen du, eta kosturik gabeko publizitatea egiten dio enpresari. Hain garrantzitsua den funtzio hori saiakuntza- eta errakuntza-metodoaren bidez ikasten da askotan, edota langile zaharrenen borondate onarekin. Profesional horientzat, profesional guztientzat bezala, oso lagungarria da lana erraztuko dien tresna bat izatea. Hain zuzen ere, lan-tresna hori izateko idatzi dut liburu hau. Liburu honetako edukiek Animazio Soziokulturaleko eta Turistikoko Goi Mailako Teknikari izateko titulazioa lortzeko ikasketen baitako animazio turistikoko moduluko curriculum guztia hartzen dute. Egitura progresibo bat du liburuak, aukera ematen duena gutxika-gutxika sakontzeko animazio turistikoaren munduan, sektore turistikoa ezagutzen ez dutenentzat ere. Lehen bi kapituluetan, animazio-jarduera eta animatzailearen figura azaltzen dira turismoaren testuinguruan, beste sektore batzuetako animatzailearen kontzeptua alde batera utzita. 3. eta 4. kapituluetan erakusten dira animazio-sailean, erakunde handiago baten barruan, izan daitezkeen egoerak, sail horrek funtzionatzeko behar diren lan-posizioak eta barneharremanak eta erakundeko beste sailekiko harremanak. Horrez gainera, animazioan lan egin nahi duen profesional batek bete beharreko eskakizunen kontzeptualizazio argi bat jasotzen da. Jarraian, 5. eta 6. kapituluetan, azaltzen da nola antolatu saila ekonomiaren, administrazioaren, giza baliabideen eta taldearen ikuspegietatik, betiere baliabide materialen eta giza baliabideen kudeaketa optimizatuta, eraginkortasun handiagoa lortzeko. 7. eta 8. kapituluetan, erakusten da zer aukera dauden animazio turistikoko programa bat sortzeko gure establezimenduaren ezaugarriak, gure animazio-taldea eta, batez ere, gure bezeroa kontuan izanda. 2 Animazio turistikoa Aurkezpena Azkenik, 9. kapituluan, Espainiako kalitate turistikoaren baitan kokatzen da animazioa, eta gure zerbitzuetan kalitate gorena eskaintzeko jarraibide orokorrak eskaintzen dira. Eduki teorikoak osatzen eta errazten dituzten baliabide didaktikoak daude kapitulu guztietan. "Bazenekien ...", "Funtsezkoa", "Gogoan hartu", "Web-baliabidea" eta "Gogoan izan" dira horietako baliabide batzuk. Informazio osagarria eta material gehigarria dakarte, eta aukera emango dizue ezagutzak hedatzeko, kontzeptuak argitzeko eta datu-base bat sortzeko, lagungarria izango baitzaizu etorkizunean animatzaile izateko. Gainera, jarduera batzuk proposatzen dira aztertzeko eta ikasgelan eztabaidatzeko, eta kasu praktikoak, errepasoko ariketak eta autoebaluazioko testak ere badaude, eduki teorikoak landu eta finkatzeko, bai banaka, bai taldean. Kapitulu bakoitzaren hasieran kontzeptu-mapa bat azaltzen da, landuko diren eduki teorikoei buruzko ikuspegi orokor eta grafiko bat izateko. Era berean, kapituluen bukaeran eduki garrantzitsuenen laburpen bat egiten da, eduki horiek errazago barneratzeko. Hitz batez, liburu hau tresna erabilgarri bat da profesionalentzat, animazio turistikoko moduluko gai guztiak erakusten dizkie ikasleei, eta hurbilketa argi eta didaktiko bat da animazio turistikoaren mundua ezagutu nahi dutenentzat.
Aleak
Item mota Current library Material mota Katalogo zenbakia Statusa Itzultze data Barra-kodea
Baliabide elektronikoak - oinarrizkoak Baliabide elektronikoak - oinarrizkoak Eima Katalogoa
Lanbide Heziketa INTERNETEKO BALIABIDEA Ale eskuragarriak EK20100174

Gure herrialdean, turismoaren ondoriozko diru-sarrerak nazio-produktu gordinaren % 11 dira, eta turismoaren sektorea osatzen duten eremuetako bakoitzaren profesionalizazioa beharrezkoa da diru-sarrera horiek mantentzeko eta areagotzeko. Animazioa funtsezkoa da ostalaritza-establezimenduetako egonaldiak luzatzeko eta bezeroak fidelizatzeko, establezimenduetan egiten duten kontsumoa areagotzen du, eta kosturik gabeko publizitatea egiten dio enpresari. Hain garrantzitsua den funtzio hori saiakuntza- eta errakuntza-metodoaren bidez ikasten da askotan, edota langile zaharrenen borondate onarekin. Profesional horientzat, profesional guztientzat bezala, oso lagungarria da lana erraztuko dien tresna bat izatea. Hain zuzen ere, lan-tresna hori izateko idatzi dut liburu hau. Liburu honetako edukiek Animazio Soziokulturaleko eta Turistikoko Goi Mailako Teknikari izateko titulazioa lortzeko ikasketen baitako animazio turistikoko moduluko curriculum guztia hartzen dute. Egitura progresibo bat du liburuak, aukera ematen duena gutxika-gutxika sakontzeko animazio turistikoaren munduan, sektore turistikoa ezagutzen ez dutenentzat ere. Lehen bi kapituluetan, animazio-jarduera eta animatzailearen figura azaltzen dira turismoaren testuinguruan, beste sektore batzuetako animatzailearen kontzeptua alde batera utzita. 3. eta 4. kapituluetan erakusten dira animazio-sailean, erakunde handiago baten barruan, izan daitezkeen egoerak, sail horrek funtzionatzeko behar diren lan-posizioak eta barneharremanak eta erakundeko beste sailekiko harremanak. Horrez gainera, animazioan lan egin nahi duen profesional batek bete beharreko eskakizunen kontzeptualizazio argi bat jasotzen da. Jarraian, 5. eta 6. kapituluetan, azaltzen da nola antolatu saila ekonomiaren, administrazioaren, giza baliabideen eta taldearen ikuspegietatik, betiere baliabide materialen eta giza baliabideen kudeaketa optimizatuta, eraginkortasun handiagoa lortzeko. 7. eta 8. kapituluetan, erakusten da zer aukera dauden animazio turistikoko programa bat sortzeko gure establezimenduaren ezaugarriak, gure animazio-taldea eta, batez ere, gure bezeroa kontuan izanda. 2 Animazio turistikoa Aurkezpena Azkenik, 9. kapituluan, Espainiako kalitate turistikoaren baitan kokatzen da animazioa, eta gure zerbitzuetan kalitate gorena eskaintzeko jarraibide orokorrak eskaintzen dira. Eduki teorikoak osatzen eta errazten dituzten baliabide didaktikoak daude kapitulu guztietan. "Bazenekien ...", "Funtsezkoa", "Gogoan hartu", "Web-baliabidea" eta "Gogoan izan" dira horietako baliabide batzuk. Informazio osagarria eta material gehigarria dakarte, eta aukera emango dizue ezagutzak hedatzeko, kontzeptuak argitzeko eta datu-base bat sortzeko, lagungarria izango baitzaizu etorkizunean animatzaile izateko. Gainera, jarduera batzuk proposatzen dira aztertzeko eta ikasgelan eztabaidatzeko, eta kasu praktikoak, errepasoko ariketak eta autoebaluazioko testak ere badaude, eduki teorikoak landu eta finkatzeko, bai banaka, bai taldean. Kapitulu bakoitzaren hasieran kontzeptu-mapa bat azaltzen da, landuko diren eduki teorikoei buruzko ikuspegi orokor eta grafiko bat izateko. Era berean, kapituluen bukaeran eduki garrantzitsuenen laburpen bat egiten da, eduki horiek errazago barneratzeko. Hitz batez, liburu hau tresna erabilgarri bat da profesionalentzat, animazio turistikoko moduluko gai guztiak erakusten dizkie ikasleei, eta hurbilketa argi eta didaktiko bat da animazio turistikoaren mundua ezagutu nahi dutenentzat.

There are no comments on this title.

to post a comment.

Egin klik irudi batetan bisualizadorean ikusteko

Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com