Ikuspegi normala MARC bista ISBD bista

Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen / Miren Artetxe Sarasola, Ane Labaja Mayoz (koord.) ; [hizkuntza-zuzenketen arduraduna, Ander Altuna Gabiola]

Kolaboratzailea(k):Artetxe, Miren | Labaka Mayoz, Ane | Altuna, Ander | Udako Euskal UnibertsitateaMaterial mota:TestuaTestuaPublication details: Bilbo : UEU, L.G.2019Deskribapen fisikoa: 342 or. : graf. eta argk. ; 24 cmISBN: 978-84-8438-689-6Gaia(k): Bertsolaritza | Emakume bertsolariak | FeminismoaGeneroa/Forma:Monografiak Sareko errekurtsoak:Argitaletxearen webgunea Adina / Maila: Liburu honen abiapuntua iaz Iruñean egin zen “Bertsolaritza genero-ikuspegitik”UEUren udako ikastaroa da. Bere helburu nagusia bertsolaritzaren eta genero-ikuspegiaren arteko uztarketa ardatz gisa hartuta gogoetarako eta eztabaidarako materiala biltzea izan zela azaldu dute koordinatzaileek: “Jakitun ginen emakumeen* lekuaz, edo eta perspektiba feministaz, hitz egitea ez zela kontu berria bertso munduan; eta ordura arte modu sakabanatu samarrean gauzatutako ikerketa eta eztabaida haiei oinarri komun moduko bat ezartzea izan zen helburua. Ikastaroa guztiz mamitsua eta aberasgarria izan zen eta bertan egon ginenok mugarri moduan ere bizi izan genuen. Gerora, han partekatutakoak liburu forman biltzeko beharra sentitu dugu. Aurrerantzean inork gaiarekiko interesa izanez gero, edo gai hauen inguruko beste ekarpenen bat egin nahiko balu, nora joa izan dezan”. Bertsolaritzaren eta feminismoaren uztarketa aipagai den honetan, gogoetarako eta eztabaidarako materiala biltzea da liburu honen helburu nagusia. Alde batetik, egin diren eta egiten ari diren zenbait ikerketa eta hausnarketari leku propioa egin eta ikusgarritasuna emateko. Eta bestetik, etorkizuneko gogoetak bideratu, zorroztu, osatu zein zabaltzeko nolabaiteko abiapuntua proposatzeko. Perspektiba feministaz hitz egitea ez da kontu berria bertso-munduan, eta mugimendu zein akademia feministaren eta bertsolaritzaren arteko lotura ere ez da oraintsuko kontua. Baina, azken urteotan bertsogintzaren zein bertsolaritzaren irakurketa feministek oihartzun handiagoa lortu dutela dirudi. Irakurketon oihartzuna da, ordea, askori heltzen zaiguna. Eta liburu honetan hotsen iturburuetara jo nahi izan dugu: bertso-mundua feminismotik aztertzen duten gogoeta-lan interesgarri dira hemen bildutakoak, entzun nahi dituenarentzat irakurgarri.
Aleak
Item mota Current library Material mota Katalogo zenbakia Statusa Itzultze data Barra-kodea
Inprimatuak osagarriak Inprimatuak osagarriak Eima Katalogoa
Monografia 821.361.66 ber Ale eskuragarriak EK19100546

Liburu honen abiapuntua iaz Iruñean egin zen “Bertsolaritza genero-ikuspegitik”UEUren udako ikastaroa da. Bere helburu nagusia bertsolaritzaren eta genero-ikuspegiaren arteko uztarketa ardatz gisa hartuta gogoetarako eta eztabaidarako materiala biltzea izan zela azaldu dute koordinatzaileek: “Jakitun ginen emakumeen* lekuaz, edo eta perspektiba feministaz, hitz egitea ez zela kontu berria bertso munduan; eta ordura arte modu sakabanatu samarrean gauzatutako ikerketa eta eztabaida haiei oinarri komun moduko bat ezartzea izan zen helburua. Ikastaroa guztiz mamitsua eta aberasgarria izan zen eta bertan egon ginenok mugarri moduan ere bizi izan genuen. Gerora, han partekatutakoak liburu forman biltzeko beharra sentitu dugu. Aurrerantzean inork gaiarekiko interesa izanez gero, edo gai hauen inguruko beste ekarpenen bat egin nahiko balu, nora joa izan dezan”.
Bertsolaritzaren eta feminismoaren uztarketa aipagai den honetan, gogoetarako eta eztabaidarako materiala biltzea da liburu honen helburu nagusia. Alde batetik, egin diren eta egiten ari diren zenbait ikerketa eta hausnarketari leku propioa egin eta ikusgarritasuna emateko. Eta bestetik, etorkizuneko gogoetak bideratu, zorroztu, osatu zein zabaltzeko nolabaiteko abiapuntua proposatzeko.
Perspektiba feministaz hitz egitea ez da kontu berria bertso-munduan, eta mugimendu zein akademia feministaren eta bertsolaritzaren arteko lotura ere ez da oraintsuko kontua. Baina, azken urteotan bertsogintzaren zein bertsolaritzaren irakurketa feministek oihartzun handiagoa lortu dutela dirudi. Irakurketon oihartzuna da, ordea, askori heltzen zaiguna. Eta liburu honetan hotsen iturburuetara jo nahi izan dugu: bertso-mundua feminismotik aztertzen duten gogoeta-lan interesgarri dira hemen bildutakoak, entzun nahi dituenarentzat irakurgarri.

There are no comments on this title.

to post a comment.

Egin klik irudi batetan bisualizadorean ikusteko

Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com