Txindoki-Alkartasuna institutua. Ingurumen eskuliburua / [egileak,Txindoki-Alkartasuna institutua] [Interneteko baliabidea - webgunea]
Material mota:
Item mota | Current library | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea |
---|---|---|---|---|---|---|
![]() |
Eima Katalogoa | Monografia | INTERNETEKO BALIABIDEA | Ale eskuragarriak | EK18010178 |
TXINDOKI-ALKARTASUNA institutua Beasainen, Gipuzkoako Goierrin kokatua dagoen herri ikastetxea da. Bertan, derrigorrezkoa ez den hezkuntzaren eskaintza zabal bat dugu, Batxilergo lau modalitateez gain (Teknologikoa, Natur eta Osasun zientziena, Giza eta Gizarte zientziena eta Artistikoa) Goi Mailako Lanbide Heziketako ziklo bat (Informatika Sistemen Administrazioa). Azken urte hauetako proiektu nabarmenenak irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren kudeaketa sistema antolatzea eta batxilergo eleanitza ezartzea izan dira. Ikastetxearen kudeaketa orokorraren baitan, 1999an Ingurumen Kudeaketa Sistema bat ezartzea pentsatu zen. Honen helburuak bi ziren: alde batetik ingurumen jarrera onak erabiliz ohiko praktikak hobetzea eta bestetik Ingurumen Kimika Heziketa Zikloan erabiltzen ari zen ezagutza teorikoa praktikan jartzea. Erabakia ondo hausnartu, kontsultatu eta aztertu egin genuen. Ondoren azaltzen duguna horren laburpena da. Horrekin, gure esperientzia ezagutaraztea nahi dugu gero eta ikastetxe gehiagok ingurumenaren aldeko lan-taldeetan parte har dezan.
There are no comments on this title.