1936ko gerra Euskal Herrian : historia eta memoria

1936ko gerra Euskal Herrian : historia eta memoria [Interneteko baliabidea] / Mikel Errazkin Agirrezabala eta Juantxo Agirre-Mauleon (argk.) - Bilbo : Udako Euskal Unibertsitatea, L.G. 2009 - 418 or. : z.-b. argk. ; 24 cm + 1 CD-ROM

Gerrak bortizki eta iraunkorki markatu zuen bai zuzeneko eta zeharkako protagonisten memoria bai eta beraien ondorengoena eta etorkizuneko belaunaldiena ere. Izan ere, Euskal Herrian urtebete inguruko borroken basakeriari berrogei urteko frankismo-aldiko errepresio latza gehitu zitzaion, urte horietan izu instituzionalizatuak eta indarkeria politikoak (hainbat motatakoa: jazarpenak, atxiloketak, fusilatzeak, kartzelak eta kontzentrazio-zelaiak, tortura, gosea...) garaituen azpiratzeak eta umiliazioak, eta garaileen memoria-politikak sufrimendu gehiago eransteaz gain, gerrak eragindako zauri psikologiko sakonak areago ere ireki baitzituzten.
Nazioarteko zuzenbidearen arabera, gizateriaren aurka jazotako jazarpenen biktimek egia jakiteko, justizia lortzeko eta konponketa jasotzeko eskubidea dute. Argitalpen honen bidez, diziplina ezberdinetan diharduten ikerketa-zentro eta esparru ezberdinetako adituen bidez egiaren ezagutza metodologia zientifikoz helarazi eta memoria historikoaren berreskurapena jorratzeko maneiatu beharreko metodologia ere eskaintzen dira. Gure arestiko historiarekin daukagun zorra kitatu eta biktimen memoria duintzeaz gain, gaian interesa duenarentzat erreferentzia baliagarria helaraziz.

978-84-8438-237-9


Euskal Herria--Historia--36ko Gerra


Interneteko baliabidea
Monografiak

94(466EH)
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com