Laster zure lagun on baten urtebetetzea izango da eta mugikariak gogoko dituela esan dizu. Hortaz, halako bat egitea pentsatu duzu… Animo!
Proiektua egiteko, URRATS hauek egin behar dituzu:
- Lehenengo, erabaki behar duzu zer gairi buruzkoa izango den mugikaria. Bion gustuko gai bat hauta dezakezu: kirolak, hodeiak, planetak, animaliak…
- Behin gaia erabakita, diseinatu eskegita joango diren elementuak eta pentsatu zer material erabiliko duzun elementu horiek egiteko. Materiala berrerabilia bada, hobe.
- Behin gaia eta elementuak hautatuta, pentsatu euskarrian: pertxak, listoiak… Eta ez ahaztu mugikariak gutxieneko oreka behar duela.
Nondik eskegiko dizkiozu elementuak?