Inicio

Sarrera

#
AnteriorSiguiente

SARRERA

Eguneroko bizimoduan, era guztietako egiturak ditugu inguruan. Normalean, egiturok arazoren bati irtenbidea emateko diseinatu dira. Esaterako, ibaiak zeharkatzeko, gizakiak zubiak sortu ditu. Izadian ere badira egiturak; adibidez, dortoka oskolaz baliatzen da ingurutik babesteko. Bai oskola bai zubia egiturak dira.

PENTSA DEZAGUN...

rain, galdera batzuk proposatuko dizkizugu, hausnartzeko eta ikaskideekin haien gainean hitz egiteko.

  • Zer egitura daude gure inguruan? Izendatu 8 egitura.
  • Jakingo al genuke egitura horiek zertarako diren azaltzen?
  • Zer egitura sortu ditu gizakiak egunero erabiltzen ditugunak? Izendatu 8 egitura.
  • Zertarako dira?
  • Zer materialez daude eginda egitura horiek?
  • Zer gertatuko litzateke egitura horiek huts egingo balute?

Hitz egin galdera horien gainean launaka eta idatzi zuen ondorioak foroan.

Joan IKASGELA BIRTUALERA eta “EZAGUTZEN AL DITUGU EGITURAK?” foroaren barruan
eskegi zuen ondorioak.

 

IKASGELA BIRTUALA

EZAGUTZEN AL DITUGU EGITURAK?

Eskola 2.0Eusko Jaurlaritza - Govierno Vasco
Gizer.net
AyudaAmpliar el textoReducir el textoImprimir