Gorago esan dugunez, egiturek kanpoko indarrak jasotzen dituzte. Objektuen pisua da ohiko indar horietako bat. Adibidez, aulkiak egiturak dira eta jendearen pisua jasaten dute norbait bertan eserita dagoenean. Aulkiek erresistentzia izan behar dute jendeak beren gainean egiten duen indarrari eusteko, desitxuratu eta hautsi gabe.
1. Banakako jarduera: Adierazi zein indar jasan behar duten irudi hauetan ageri diren egiturek.
Egin klik hemen ariketa deskargatzeko.
Egiturek jasaten dituzten kanpo-indarrei KARGAK esaten zaie.
2. Taldekako jarduera: Badakizu zein diren egiturek jasan behar izaten dituzten indarrak edo kargak. Orain pentsatu eraikin batek jasan behar dituen indar edo karga guztietan. Hartu kontuan egitura osoa, haren zatiak, barne- eta kanpo-indarrak…
Launaka egizue ideia-jasa eta osatu txantiloi hau.