Egitura triangeluarrak hirukiak eratzen dituzten barrez osatuta daude.Erresistenteak eta arinak dira aldi berean.
Linea elektrikoko dorreetan, garabietan eta burdinazko zubietan ikusi ohi dira.
Zergatik hirukiak? --> Hirukia delako indar bat jasanda desitxuratzen ez den poligono bakarra.Beste edozein eraketa geometriko ez da zurruna izango harik eta triangelatu arte.
Bizitzako adibideak:
10. Banakako jarduera: Aplikazio honen laguntzaz, eraiki lauki-itxurako egitura bat, pentagono-itxurako beste bat eta hiruki-itxurako beste bat, eta egiaztatu zein den gogorrena edo erresistenteena.
Aholkua: forma poligonala duen egitura bat zurruna izateko, barra gehiago ipini behar ditugu erpinen artean, hirukiak eratuz.
Hiru egiturak sortuta dauzkazunean, kopiatu bakoitzaren irudia eta eman irakasleari zuzentzeko.
11. Banakako jarduera: Orain, aplikazioaren laguntzaz, eraiki lauki-itxurako dorre elektriko bat eta hiruki-itxurako beste bat. Zein da erresistenteagoa?
Hiru egiturak sortuta dauzkazunean, kopiatu bakoitzaren irudia eta eman irakasleari zuzentzeko.
12. Banakako jarduera: Hona hemen egituren 3 adibide. Hiruren artean zein da erresistenteena?
Frogatzeko, eraiki hiru egiturak aplikazioarekin eta egiaztatu.