AnteriorSiguiente

IKASI!

Egiturek EZAUGARRI hauek dituzte:

  • Egonkortasuna:egitura bat egonkorra da zutik egoteko gai bada, erori gabe.
  • Grabitate-zentroa:edozein gorputzen puntu horretan aplikatzen da pisu guztia eta ez da aldatzen, egiturak edozein posizio hartuta ere. Zenbat eta hurbilago egon grabitate-zentroa egituraren oinarritik, hainbat eta egonkorragoa izango da.
  • Zurruntasuna:egitura bat zurruna da esfortzuak jasan arren desitxuratzen ez bada.
  • Erresistentzia:egitura bat erresistentea da beraren osagai guztiek elkarri laguntzen diotenean kargak eta esfortzuak jasaten, egitura deformatu, apurtu edo eror ez dadin.

JARDUERAK EGIN

7. Banakako jarduera: Ikus dezagun ea ulertu duzun. Egin egituren ezaugarriei buruzko ariketa hau. Horretarako, kontuan hartu ariketak 3 urrats dituela eta banan-banan gainditu behar dituzula.

Egin klik hemen ariketa deskargatzeko.

8. Taldekako jarduera: Badakizue nolakoak diren egiturak, zein diren haien osagaiak eta zer baldintza bete behar duten ondo funtzionatzeko. Orain bilatu egituren ezaugarriei buruzko informazioa: egonkortasuna, grabitate-zentroa, zurruntasuna eta erresistentzia.

Launaka, koordina zaitezte informazioa bilatzeko eta power pointeko aurkezpen bat sortzeko laburpenarekin eta azalpen grafikoekin. Gero, azaldu zuen lanak gainerako ikaskideei.

9. Banakako jarduera: Ikus dezagun kontzeptuak argi dauzkazun. Adierazi baieztapen hauek egia ala gezurra diren.

Egin klik hemen ariketa deskargatzeko.

Eskola 2.0Eusko Jaurlaritza - Govierno Vasco
Gizer.net
AyudaAmpliar el textoReducir el textoImprimir