AnteriorSiguiente

SARRERA

Edozein objektuk, aparatuk edo makinak behar-beharrezkoa du indarrak jasateko eta orekari eusteko elementuak edukitzea bere osagaien artean. Zubiak, eraikinak, metalezko dorreak edo makina handiak eraikitzeko, egiturak behar ditugu. Egiturak edozein materialez egin daitezke. Gure gorputzak ere egitura dauka, eskeletoa; horri esker eusten diogu artez, mugitzen gara eta indar egiten dugu. Indarren adibide bat gure gorputzaren pisua da.

JARDUERAK EGIN

1. Taldekako jarduera: Hasierako ideia horiekin, sortu “egitura”ren zuen definizioa. Launaka, egizue ideia-jasa egitura kontzeptuaren inguruan eta, gero, sortu egituraren zuen definizioa.

Esan zuen definizioa ikaskideei eta entzun gainerako taldeen definizioak.

IKASI!

#EGITURA objektu baten osagai multzo bat da, objektu horren itxurari eta tamainari desitxuratu gabe eusten diena, indarrek eragiten diotenean.

Egiturek hiru BALDINTZA nagusi bete behar dituzte: hauskaitzak izatea, egonkorrak izatea eta deformazio kontrolatuak jasatea.

Egiturek hainbat zeregin bete dezakete, besteak beste: elementu multzo bat babestu eta eutsi, esparru itxi eta estaliak sortu, altura gehiago lortu, elementu geografikoen mugak hautsi, materialak bildu, espazio lauak sortu…
FUNTZIOAK hauetan laburbil daitezke:

  • Pisuak jasan
  • Kanpoko indarrei eutsi
  • Itxurari eutsi
  • Objektuak babestu

JARDUERAK EGIN

2. Taldekako jarduera: Komentatu ikaskideekin zertarako diren egitura hauek.

  • Denak al dira egiturak?
  • Egitura guztiek al dute funtzio bera?
  • Zer funtzio du egitura horietako bakoitzak?

Ariketa egiteko jarri hirunaka edo launaka eta erantzun galderei.

3. Banakako jarduera: Bilatu egituren 4 adibide zure inguru hurbilean, zure hirian esaterako; atera argazkiak egitura guztiei eta azaldu zein den egitura bakoitzaren funtzioa.

Ariketa egiteko, bete taula hau.

Eskola 2.0Eusko Jaurlaritza - Govierno Vasco
Gizer.net
AyudaAmpliar el textoReducir el textoImprimir