Egiturek jasaten dituzten kanpo-indarrek barne-indarrak eragiten dituzte egituretan. Adibidez, pintza baten muturrean indarra egiten dugunean, indar horrek tentsioa sortzen du egituran eta horri esker eusten dio zabalik, karga edo indarra amaitu arte. Karga oso handia bada, tentsioa gehiegizkoa izan liteke eta apurtu egin liteke.
Ikusi bideo hau bideo hau, hobeto ulertzeko
Antzera gertatzen da lagun batek atzamarretik tiratzen badizu. Lagunak tiratzeko darabilen indarra karga da; zure eskua, egitura, eta tirakadarekin zure atzamarrean sortzen den tentsioa, esfortzua.
Egitura batek karga bat jasaten duenean edo indar bat egiten zaionean, ESFORTZUA jasaten du eta horrek eragina du egituran. Egitura behar bezain sendoa ez bada, hautsi egin liteke. Baina hautsi aurretik, esfortzuak egitura desitxura dezake.
1. Taldekako jarduera: Komentatu ikaskideekin nolako esfortzuak gertatzen diren egitura hauetan:
Ariketa egiteko, jarri hirunaka edo launaka eta erantzun galderei.
2. Taldekako jarduera: Ikertu bosnaka nolako esfortzu motak dauden. Taldekide bakoitzak aukeratu esfortzu mota bat: trakzioa, konpresioa edo gilbordura, makurdura, bihurdura, ebakidura edo zizailadura. Bilatu esfortzu bakoitzaren:
Informazio guztia daukazuenean, talde bakoitzean egin power point bat 5 esfortzu motekin, eta erakutsi ikasgelan.
3. Banakako jarduera: Jakingo zenuke esfortzu mota bakoitza egituretan eragiten duen ondorioarekin lotzen? Erakutsi ariketa honetan.
Egin klik hemen ariketa deskargatzeko.