Ataria

Ongi etorri Gure geografia fisikoa ikasmaterialera!

Ikasmaterial honen bidez, EAE (Euskal Autonomia Erkidegoa) osatzen duten hiru probintzien geografia fisikoaren berezitasunetan eta aniztasunean murgilduko zara. Xede nagusia gure erkidegoko geografia fisikoaren elementuak kokatzea eta ezagutaraztea da, era atsegin eta entretenigarrian, kalitatezko eduki eta ariketen bitartez, eta material erakargarria landuz. Horretarako, zenbait bide dituzu: batetik, mapa interaktiboa eta, bestetik, edukiak eta fitxak.

Klikatu esteka hauetan, gehiago jakiteko eta Gure geografia fisikoan murgiltzeko...

Mendia


Aizkorri mendilerroa
Paulo Etxeberria
CC BY-NC-SA

Euskal Autonomia Erkidegoko mendiak Pirinioen eta Kantabriar mendikatearen artean daude. Gure mendiek erdi-mailako altuerak dituzte, eta Pirinioak baino askoz apalagoak dira. Euskal Autonomia Erkidegoko erliebea, oro har, gorabeheratsua eta malkartsua dela esan dezakegu, gure lurraldea mendiz eta haranez osatuta baitago.

 

Ibaiak



Sabando ibaia
Alfredo Ruiz
CC BY-ND

Euskal Autonomia Erkidegoko topografia korapilatsuak ibaien ibilbidean eragin handia du: gure ibaiak erregularrak eta emari handikoak dira, eta, oro har, euri-uretatik eskuratzen dute beren ur-emaria.

 


Kostaldea eta hondartzak


Gipuzkoako kostaldea
Ruben Leria
CC BY-NC-ND

Euskadiko itsasbazterra Kobaron puntatik Higer lurmuturreraino hedatzen da. Gipuzkoako eta Bizkaiko lurren muga Saturrarango puntak zehazten du.

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License

Gure geografia fisikoa, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org