000 02926nam a2200313 4500
001 00000000014539
003 Eima
005 20240621062718.0
008 111215s2003 sp o e |000 p baq c
017 _aNA 451-2003
018 _a14562
020 _a84-95378-65-5
040 _aEIMA Katalogoa
_bbaq
_cEIMA Katalogoa
080 _a821.361-1"19"
100 1 _913606
_aIriondo, Joxemari
245 1 0 _aSegi, Mugartegi
_c / Joxemari Iriondo
260 _aOiartzun :
_bSendoa,
_cL.G. 2003
300 _a247 or. :
_bz.-b. argk. ;
_c 20 cm
490 1 _a Auspoa Liburutegia (Sendoa)
_v ; 282
520 _aAuspoak, ale honetan, Bizkaiko bertsolari haundi baten lanak bildu eta aurkeztu nahi izan dizkizu. Aspaldi egin beharreko lana zen, seguruenik. Baina inoiz ez da berandu. Azkenean ere, Jon Mugartegi Iriondo berriatuarraren bat-bateko zenbait bertso eta hark egindako bertsopaperak sortatu ditu Joxemari Iriondok liburu honetan. Nola bat-bateko hala bertsopaper asko, haizeak eramaten ditu sekula betiko, zoritxarrez. Baina bildu aha izan diren batzuk hementxe dituzu eskuartean.Plazako lehenengo bertso-saioa Amoroton egin zuen Mugartegik betiko bertso-lagun izan duen Azpillagarekin. Hamasei urte zituen artean, baina sasoi ederra eta bertsotarako sekulako gogoa eta grina zituen. Soldadutzatik gaixotuta etorri zen halere, lur jota. Eta hiru urte egin zituen berriro plazara irten gabe. Alabaina, 1959an Markinan egin zen Bizkaiko txapelketako kanporaketara elkarrekin joan behar zutela eskatu zion Azpillagak. Eta elkarrekin joan ziren. Hala, Markinako kanporaketa lehenengo, eta Ondarroan egindakoa hurrena, biak irabazi zituen. Erabat animatu zen horrekin. Gero, 1959an hasi eta 1976ra bitartean, asko ibili zen batera eta bestera. Eta aldi hori izan zen bere garairik oparoena, bere onena eman zuena, seguruenik. Txapelketan, lagunarteko saioetan, plazatan eta aretoetan askotan kantatu zuen. Bizkai eta Gipuzkoako bertsozaleek oso ondo hartu zuen gainera. 1960ko Euskal Herriko txapelketa nagusirako bera eta Azpillaga hautatu zituzten Bizkaiko ordezkari. Eta inor gutxik ezagutzen bazituen ere artean, ahogozo ona utzi zuten, nola batek ala besteak. Handik aurrera, etenik gabe ibili ziren Bizkaia, Gipuzkoa eta Ifarraldeko bertso-saioetan. 1964an, Loiolako Herri Irratiak antolatu ohi zuen "Bertsolari gazteen hirugarren sariketa" berak irabazi zuen, entzuleen botoen bidez. Eta liburu honi izena ematen dion Miren Arizmendi zenaren bertsoa ere ordukoa da: "Eta txapeldunari: segi, Mugartegi".
600 1 4 _aMugartegi Iriondo, Jon
_913204
_d(1933-2018)
650 4 _aBertsolaritza
_92712
655 _aPoesia
_953433
655 0 _aBaliabide digitalak
_947236
655 _942163
_aHelduentzako Literatura
830 1 _a Auspoa Liburutegia (Sendoa)
_v ; 282
_914026
856 _u http://www.euskaltzaindia.net/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/53449.pdf
_zLiburuaren bertsio digitala
942 _2ddc
_cI-2
_n0
999 _c14323
_d14323