Loroaren teorema / Denis Guedj ; itzultzailea, Jon Muñoz ; begirale teknikoa, Javier Duoandikoetxea ; hizkuntza-begiralea, Juan Garzia]
Material mota:
Item mota | Current library | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea |
---|---|---|---|---|---|---|
![]() |
Eima Katalogoa | Narratiba (Helduentzat) | N GUE lor | Ale eskuragarriak | 1018256 |
Hizkuntza unibertsala dugu matematika, unibertsalena. Zientzia hutsetatik osoena; ospe zabalekoa, baina -maizegi- gaitzetsia: abstraktua, ulertezina, elitista... Ez dago, ordea, matematika baino demokratikoagorik!: «Geometrian, ez da errege-biderik», ihardetsi zion Euklidesek Ptolomeo II.ari, erregeak matematikarako bide laburragoren bat eskatu ziolarik. Inguratzen gaituen horretan barrentzeko modu ahaltsuen eta zorrotzena da matematika. Ederki zekien hori Galileok: «Matematikaren bitartez mintzo da Izadia». Izadiak matematika du adierazpide, eta hura ikasi beharko du, nahitaez, munduaren liburua irakurri nahi duenak.Umorea eta hausnarketa bateratuz, intrigazko eleberri bat ondu du Denis Guedj-ek, intriga matematikozkoa. Detektibe-ikerketa bat aitzakia, matematikaren historia aurkeztuko digu: Euklides, Pitagoras, Arkimedes, Newton, Descartes, Cantor... Istorio argia eta atsegina topatuko dugu orriotan, pasadizoz betea. Antzinako grekoen buruhausteak eta lorpenak ederretsi; arabiarren aurrerabideak estimatu; europarren eraberritzeak ezagutuko ditugu. Familia sui generis bat osatzen duten pertsonaia xarmagarriak izango ditugu bidelagun: Ruche liburu-saltzaile bitxia, Max gazte gorra, Jonathan eta Léa bikiak, Perrette emakume misteriotsua eta, jakina, loroa: Nofutur. Eta Parisko hainbat txokori egingo diegu bisita: Montmartre auzoa, museoak, liburutegiak, Grand Palais...Letrak eta zientziak: hala banatzen zen, oraintsu arte, jakintza. Letrak ala zientziak? Bat bera ez al da, baina, helburua? Gozatu Loroaren teorema, eta egiaztatu nor den irabazle letren eta zientzien arteko sokatiran: gu geu.
Le théorème du perroquet
There are no comments on this title.