TY - BOOK AU - Setien,Gorka TI - Ez sinkronia T2 - Susa 83-86 SN - 84-398-3093-9 PY - 1985/// CY - [Lasarte-Oria] PB - Susa KW - Poesia KW - Helduentzako Literatura KW - Baliabide digitalak N2 - Ez da lehenengo aldia Gorka Setienen poemek argia ikusten dutela. Sail honetako "Eta zergatik ez... Sigrid?" liburuan, eta beste zenbait solte aldizkaritan ere agertu izan dira. Prosa lanak ere argitaratu izan ditu ("Urte guztiak dira diferente" eta "Aurten ere diferente izanen da"). Hemen duzu, berriz, bakarka argitaratzen duen lehenengoa, "Ez sinkronia" izenekoa. Argitaratzea eta konstantzia ez doaz, noski, beti bide beretik. Lehenengo aldiz poeta galdera zuzen batekin plazaratzen da. Erantzunik gabeko galdera? Berak, egungo poetak bezala, agian erantzun bakar batekin, zure erantzunarekin, nahikoa du. Gorka Setienek poema aleak, irudiak, musika bakoitza gauzatzen ditu, hitzetan mundu autonomo bat sortuz, bere erreferentzia eta harreman bereziez; eta hor haustura sortzen da, dardarra, eta gehienetan suntsidura. Puntu honetan idazlearen harridura sortzen da, bere harridura ahalmen haundia. Hor sortzen du Gorkak konplizitate gunea. Sareetan erori edo ez, hautaketa zurea da UR - http://www.susa-literatura.eus/liburuak/susa17 ER -