TY - BOOK AU - Sánchez Aranaz, Fernando AU - Ibarra Agirrezabal, Aritz ED - Martin Ttipia Kultur Elkartea ED - Nabarralde Fundazioa TI - Gasteiz 1200 : : defentsa amaigabea SN - 978-84-09-44524-0 PY - 2022/// CY - [Gasteiz] : PB - Nabarralde KW - Komikiak KW - Helduentzako Literatura N2 - Ilustratzaile gasteiztarrak, Fernando Sanchez Aranaz historialariaren (gidoilari gisa), Nabarralde Fundazioaren eta Martin Ttipia Kultur Elkartearen laguntzarekin, Gasteizko setioa eta bere testuingurua kontatu ditu komikian. Historia eta istorioa 1199 eta 1200 urteen bitartean kokatuta daude: orduan, Alfontso VIII.ak gidatutako Gaztelako Erresumaren armadak Nova Victoria (Gasteiz) hiri nafarraren aurkako erasoaldia burutu zuen, Nafarroako Erresumaren mendebaldeko lurrak konkistatzeko kanpainaren barruan, Antso VII.a Nafarroakoaren garaian. Azkenean Gasteizek kapitulatu egin zuen, Nafarroako erregearen baimenaz, baina lehenago konkistari aurre egin zion. "Gasteiztarrek suharki defendatu zuten hiria, nafarrak izaten jarraitzeko, bertan gotortuz eta setioa zortzi edo bederatzi hilabetez luzatuz", gogora ekarri dute egileek, beren asmoa irakurlea defentsa ikaragarri horretan murgiltzea dela azpimarratuz: "Gorde data zure egutegian, eta murgil zaitez gurekin nafartarron etorkizuna zeharo aldatu zuen gertaera latz bezain epiko honetan". Gasteizko alde zaharrean, Antso VI.a Jakitunak forua emandako hiribilduaren aztarnak aurkitu dituzte, baita historiaren ezbeharrek estalitako gertakari erabakigarri batenak ere. Okupazioa, bortxa, gosetea, erresistentzia, sufrimendua... 1199. urtean Gaztelako erresumak Nafarroako mendebaldea bereganatzeko abiatu zuen kanpaina eta gasteiztarren defensa ikaragarria ekarriko dizkigu gogora bertan indusketa lanetan ari den arkeologia taldeak. Murgil zaitez nafartarron etorkizuna zeharo aldatu zuen gertaera latz bezain epiko honetan UR - https://nabarralde.eus/gasteiz-1200-defentsa-amaigabea/ UR - https://youtu.be/PHV1Oq1gXU4 ER -