TY - BOOK AU - Platon AU - Arrojeria,Jesus Mari AU - Karrera Aranburu,Aitziber AU - Arana,Jose Ramon TI - Fedon, Menon, Kratilo eta Fedro T2 - Pentsamenduaren klasikoak (Klasikoak) SN - 84-96455-07-6 PY - 2005/// CY - Bilbo PB - Klasikoak KW - Pentsamenduaren dibulgazioa KW - Filosofia KW - Antzinaroa KW - Baliabide digitalak KW - EIMAk onetsitako materialak KW - Monografiak N1 - 2005/09/28 N2 - Platonek (K. a. 427 - 347) elkarrizketa asko idatzi zituen eta gaur egun, XIX. eta XX. mendeetako lan historiografikoari esker, elkarrizketa horien kronologia erlatiboa ezagutzen dugu: hau da, ez dakigu zehatz bakoitza zein urtetan idatzi zen, baina bai beraien arteko hurrenkera kronologikoa. Eta nahikoa adostasuna dago elkarrizketok hiru fase handitan banatzeko. Gaztaroko fasea (399 - 388): Sokrates da protagonista, eta irakasle maite exekutatuaren metodologia eta pentsamendua oso ondo islatzen dute. Garai horretakoak dira, besteak beste, epaiketari buruzko hiru lanak (Eutifron, Sokratesen defentsa, Kriton), Karmides eta sofistekiko errespetu eta kritikazko elkarrizketa handietako batzuk: Protagoras eta Gorgias, azken elkarrizketa honekin garai hori ixten delarik. Eutidemo agian garai horretakoa da. Bigarren faseak (387-361) bai filosofiaren eta baita literaturaren maisu honen zenbait maisu-lanak sortzen ditu: Fedon, Menon, Sinposioa, Fedro, Errepublika, Timeo, Sofista, Politikaria, Teeteto, Parmenides. Platon, horrezkero bere pentsamenduaren jabe, Sokrates protagonista gisa aurkezten jarraitzen du, baina Sokratesek adierazitako ideiak jada Platonenak izango lirateke. Hirugarren fasean (360-347) Sokrates desagertu egiten da hizketakide gisa. Lan nagusia Legeak da, hirigintzari (antzinatetik gorde den aurrena) eta politikari buruzko tratatu handia, Errepublikaren proposamen komunisten gogortasuna leuntzen duena UR - http://www.ehu.eus/ehg/klasikoak/?f=35 ER -