TY - BOOK AU - Aintziart,Piarres TI - Nafarroan filosofatuz T2 - Iparluma (Elkar) SN - 978-84-9027-429-3 PY - 2015/// CY - Donostia PB - : Elkar KW - Bidaia-literatura KW - Helduentzako Literatura N2 - "Tierra de diversidad - Nafarroa anitzaren" aurpegi batzuk marraztu ditut, bidearen eta hitzaren arteko ezkontza bat bezala moldatu nahiz. Santiagoko Bidea, Orreagatik Bianara berregin dut, beste bi "beilari", François Villon eta Barkoxeko Etxahun (gure Villon, dio Zaitegik) gogoratuz noiztenka. Hiru hiritan ibili naiz, jakin-min kartsu eta alderdikari batean. Iruñea 'gurea' zeharkatu dut han edo hemen: Iruñea, gisa batez Erregeen egoitza baino gehiago teokrazia katoliko baten ontasun izana. Lizarra, bere eremu umilean, historia baten eta edertasunaren jabe paregabea. Tutera, Ebro emankorraren urek milikatua. Hiru monoteismoen arteko tolerantzia errealistak eraikia bezala. Eta euskararen misio-lur. Irati ibaia jautsi dut, egin ahala hurbiletik, baina gehienetan otomilez, oihan atlantikoetatik abiaturik mediterraneo kutsuko lur idorretan helduz, Zangotzaren atarian Aragoi ibaiari gomendatzeko. Eta Bardeetan ibili naiz, bakarde faltsu batean, ezustezko florak eta faunak hartzen duten desertu jorian. Bururatzeko, Arguedas - Argetas-ko Hernani ostatuan, markatu nauten pentsalari batzuekin jostatu naiz. Plazer hutsez ER -