TY - BOOK AU - Madariaga Abaitua,Juan Ramon TI - Espedizioa: mendi ororen pisua SN - 9788416350124 PY - 2015/// CY - Tafalla : PB - Txalaparta, KW - Mendizaletasuna KW - -Himalaia KW - -Kontakizun pertsonalak KW - Monografiak N2 - Gailurrarekin amets egiten du mendira doanak eta, hala, bada, guk amets egiten dugu: George Mallory ingelesak Virginia Woolfen Bidaiaren amaiera liburua eraman zuela Everestera 1924ko espedizioan; Fritz Luchsinger alemanak Rainer Maria Rilkeren Duiniar elegiak zeramala 1983an Shisha Pangman hil zenean; Stuart Alexander Lowek James M. Caanen Postariak bi aldiz deitzen du beti zeukala aldean elur-jausi batek irentsi zuenean. Juanra Madariagak Unai Elorriagaren SPrako tranbia handietan txikiena den Shisha Pangmara eraman bazuen eraman zuen. Hortaz, liburu horretako protagonista, Lucas, bidaide izan zuen; harekin konpartitu zituen espedizioko beldurrak, maldan gorako literaturaren plazera, lilura baten merkantilizazioagatiko kezka, naturaren basak eta bakardadeak sortzen duten poesia eta, finean, gailurrera bidean egindako barne bidaia UR - https://www.txalaparta.eus/eu/liburuak/espedizioa ER -