TY - BOOK AU - Guedj,Denis AU - Muñoz,Jon AU - Duoandikoetxea,Javier AU - Garzia Garmendia,Juan AU - Duoandikoetxea, Jabier AU - Duoandikoetxea Zuazo, Francisco Javier AU - Duoandikoetxea, Xabier AU - García Garmendia, Juan AU - Garzia Garmendia, J. AU - Gartzia Garmendia, Juan AU - Duoandikoetxea, Jabier AU - Duoandikoetxea Zuazo, Francisco Javier AU - Duoandikoetxea, Xabier AU - García Garmendia, Juan AU - Garzia Garmendia, J. AU - Gartzia Garmendia, Juan ED - Euskal Herriko Unibertsitatea. TI - Loroaren teorema T2 - ZIO, Zientzia Irakurle Ororentzat (EHU) SN - 84-8373-816-3 PY - 2005/// CY - Bilbao PB - : Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua KW - Zientzia-dibulgazioa KW - Matematika KW - Eleberria KW - Ikasketa eta irakaskuntza KW - Helduentzako Literatura N2 - Hizkuntza unibertsala dugu matematika, unibertsalena. Zientzia hutsetatik osoena; ospe zabalekoa, baina -maizegi- gaitzetsia: abstraktua, ulertezina, elitista... Ez dago, ordea, matematika baino demokratikoagorik!: «Geometrian, ez da errege-biderik», ihardetsi zion Euklidesek Ptolomeo II.ari, erregeak matematikarako bide laburragoren bat eskatu ziolarik. Inguratzen gaituen horretan barrentzeko modu ahaltsuen eta zorrotzena da matematika. Ederki zekien hori Galileok: «Matematikaren bitartez mintzo da Izadia». Izadiak matematika du adierazpide, eta hura ikasi beharko du, nahitaez, munduaren liburua irakurri nahi duenak.Umorea eta hausnarketa bateratuz, intrigazko eleberri bat ondu du Denis Guedj-ek, intriga matematikozkoa. Detektibe-ikerketa bat aitzakia, matematikaren historia aurkeztuko digu: Euklides, Pitagoras, Arkimedes, Newton, Descartes, Cantor... Istorio argia eta atsegina topatuko dugu orriotan, pasadizoz betea. Antzinako grekoen buruhausteak eta lorpenak ederretsi; arabiarren aurrerabideak estimatu; europarren eraberritzeak ezagutuko ditugu. Familia sui generis bat osatzen duten pertsonaia xarmagarriak izango ditugu bidelagun: Ruche liburu-saltzaile bitxia, Max gazte gorra, Jonathan eta Léa bikiak, Perrette emakume misteriotsua eta, jakina, loroa: Nofutur. Eta Parisko hainbat txokori egingo diegu bisita: Montmartre auzoa, museoak, liburutegiak, Grand Palais...Letrak eta zientziak: hala banatzen zen, oraintsu arte, jakintza. Letrak ala zientziak? Bat bera ez al da, baina, helburua? Gozatu Loroaren teorema, eta egiaztatu nor den irabazle letren eta zientzien arteko sokatiran: gu geu UR - https://web-argitalpena.adm.ehu.es/listaproductos.asp?IdProducts=UZIO0058163&titulo=Loroaren%20teorema ER -