Anonyme popular / [hitzak eta ahotsak, Igor Elortza Aranoa ; Rafa Rueda Etxebarria, doinuak eta soinuak]
Material mota:
Item mota | Current library | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea |
---|---|---|---|---|---|---|
![]() |
Eima Katalogoa | Poesia (Helduentzat) | P ELO ano | Ale eskuragarriak | EK23030132 |
Igor Elortzak eta Rafa Ruedak elkarlanean ondu duten eta *Zart kolektiboak argitaratu duen disko-liburua da: bertsolariaren hitzak eta ahotsa, eta musikariaren doinuak eta soinuak batzen dituen proposamena. 2021ean plazetatik atsedena hartzea erabaki zuen Igor Elortzak, eta, oraindik pandemiaren eragina oso nabarmena zen sasoi hartan, garaiari eta giroari jarritako bertso sorta bat idazteari ekin zion. Gero, Rafa Ruedak eta Azpeitiko Kulturaz kooperatibako ikus-entzunezko narratzaileek musikaz eta irudiz jantzi zituzten bertso haiek. Huraxe izan zen Anonyme Popular egitasmoaren hasiera. Harrezkero, proiektuak aurrera jarraitu du: Durangoko Azokarako prest izango dute disko-liburua, eta, 2023ko urtarrilaren bukaeran, zuzeneko emanaldiekin hasiko dira. Une honetan, Azpeitiko Dinamoan ari dira ikuskizunari forma ematen; bertatik eman dizkigu Igorrek xehetasun guztiak. Bertso berriak, garaiari eta giroari jarriak. Norbanakoaren egunerokotasunetik, jendeari kantuan emateko. Eta, behar bada, bat edo beste, ahoz aho zabaltzeko. Herrikoi bihurtzeko. Anonyme Popular
There are no comments on this title.