Hitz antzuen azokan / Gema Lasarte
Material mota:
Item mota | Current library | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea |
---|---|---|---|---|---|---|
![]() |
Eima Katalogoa | Poesia (Helduentzat) | P LAS hit | Ale eskuragarriak | 1010764 |
Gizakia izadira datorrenean, amaren sabela utzi eta lurrak gizadira bultzatzen duenean, hitza da gizaki hori gizadian inguratzen duena. Hitz itsaso horretan hitz hutsak, hitz arrotzak, kamutsak, alperrak, zaurituak, kuttunak... egiak eta gezurrak, ilusioak eta deslilurak. Mugak. Hitzen mugak gizakiari. Gizadiaren mugak gizakiari... Gemak arnasa eta lurra bezainbat behar ditu hitzak, berak bizi duen izadia gizadiari itzultzeko, gizadiaren azokan "hitz antzuak" aurkitu bait ditu Gemak. Horregatik bortizki agertuko digu bere barrena, indarrez,... Horregatik saiatu da hitzak betetzen. Horregatik ahaleginduko da mami hutsa, gordina, goria eta beroa ematen. Horregatik apaindurien gezurretik sakontasunaren odol, ilun eta ustelera amiltzen. Horregatik... zergatik ez duzu zerorrek irakurtzen?
There are no comments on this title.