Krokodil bat daukat bihotzaren ordez / Itxaro Borda
Material mota:
Item mota | Current library | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea |
---|---|---|---|---|---|---|
![]() |
Eima Katalogoa | Poesia (Helduentzat) | P BOR kro | Ale eskuragarriak | 1010754 |
Idazle oparo gisa ari zaigu plazaratzen "Maiatz" taldeko partaide eta sustatzaile den Itxaro Borda, eskuartean duzuna bere bigarren poema liburua delarik. Lehen poema liburu hark "Nola bizitza badoan" izena zuen eta "Maiatz"eko Uhargi sailean eman zuen argitara. Saiogintzan ere emana du fruiturik "Emakumeak idazle" deitu antologiarekin. Nobelagintzan berriz sail honetan bertan argitara eman eta guztiz polemiko gertatu zen "Basilika" politika-fikziozko nobelatxoa burutu du. Polemika da Borda alde guztitatik inguratzen duen hitza, hain zuzen ere. Baina hori alde batera utzirik ez da asko egongo idazteko trebezia berezi bat duela ukatuko duenik. Liburu berri honetan, izenburutik darion exotismo eta autobiografismoa topatuko duzu, Itxaroren poesiagintzan urrats bat zalantzarik gabe, "Maiatz" aldizkarian argitara eman dituen azken poemen ildo horretan sakonduz.
There are no comments on this title.