Ikuspegi normala MARC bista ISBD bista

Natasha / [gidoigilea] Almandoz ; [marrazkilaria] Trueba

Nork:Almandoz, KoldoKolaboratzailea(k):Trueba, AritzMaterial mota:TestuaTestuaPublication details: [S.l.] : Farmazia Beltza, L.G. 2022Deskribapen fisikoa: 185 or. : z.-b. ir. ; 25 cmISBN: 978-84-123140-3-8Generoa/Forma:Helduentzako Literatura | Komikiak Adina / Maila: Hasieran, film baterako gidoi bat egin zuen Koldo Almandozek, baina ez zuen lortu pelikulak aurrera egitea. Ustekabean, proiektuak aurrera egiteko beste modu bat aurkitu zuen: Truebak proposatu zion komiki bihurtzea. Bien arteko sorkuntza lana komiki hau. Zer kontatzen duen Natashak? Sexu bideo batean agertu da Natasha protagonista, eta sare sozialen bidez zabaldu da. Egoera gogor batetik abiatzen da istorioa, baina gidoigileak, Koldo Almandozek, argi utzi du komiki hau ez dela drama bat. Biktimizaziorik gabe eta protagonistari ahotsa emanez idatzi du istorioa: "Horrelako zerbait gertatzen zaion pertsona batek beste bizitza bat baduela eta izan dezakeela erakutsi eta kontatu nahi izan dugu. Ez dugu drama bat egin nahi izan, baizik eta nobela argitsu bat, umorez, elkarrizketa azkarrez, eta errealitatez beteta dagoena. Gertakizun hori normalizatu, gertakizun horrek izan ditzakeen ondorio batzuk ere erakutsi, baina betiere pertsonaia biktimizatu gabe, eta pertsonaiari ahotsa emanez". Izan ere, komikian ez dago narratzailerik, ezta off ahotsik ere. Soilik pertsonaiek hitz egiten dute. Eta bere ustez, hori da istorio honetan egin duen esfortzurik handiena. "Istorioak soilik pertsonaiek hitz egiten dutenarekin egiten du. Denak dira bunbuiloak, ez dago marrazkiaren gainean laukizuzen zuririk testuekin, eta istorioak aurrera egingo pertsonaiek egiten dutenaren arabera. Euren akzioek eramango dute ondorengo akziora. Ez dago gidoigile orojakilerik pertsonaia horiek bideratzeko edo irakurleari informazio estra emateko. Guk nahi duguna da Natashak, Anek, Elenak, euren kasa euren istorioa kontatzea". Truebak uste du giro bat ere transmititzen duela, eta lagunekin eta senideekin ditugun harremanen eta komunikatzeko moduen inguruan gogoeta pizten duela.
Aleak
Item mota Current library Material mota Katalogo zenbakia Statusa Itzultze data Barra-kodea
Inprimatuak osagarriak Inprimatuak osagarriak Eima Katalogoa
Komikia K ALM kol Ale eskuragarriak EK22050294

Hasieran, film baterako gidoi bat egin zuen Koldo Almandozek, baina ez zuen lortu pelikulak aurrera egitea. Ustekabean, proiektuak aurrera egiteko beste modu bat aurkitu zuen: Truebak proposatu zion komiki bihurtzea. Bien arteko sorkuntza lana komiki hau. Zer kontatzen duen Natashak? Sexu bideo batean agertu da Natasha protagonista, eta sare sozialen bidez zabaldu da. Egoera gogor batetik abiatzen da istorioa, baina gidoigileak, Koldo Almandozek, argi utzi du komiki hau ez dela drama bat. Biktimizaziorik gabe eta protagonistari ahotsa emanez idatzi du istorioa: "Horrelako zerbait gertatzen zaion pertsona batek beste bizitza bat baduela eta izan dezakeela erakutsi eta kontatu nahi izan dugu. Ez dugu drama bat egin nahi izan, baizik eta nobela argitsu bat, umorez, elkarrizketa azkarrez, eta errealitatez beteta dagoena. Gertakizun hori normalizatu, gertakizun horrek izan ditzakeen ondorio batzuk ere erakutsi, baina betiere pertsonaia biktimizatu gabe, eta pertsonaiari ahotsa emanez". Izan ere, komikian ez dago narratzailerik, ezta off ahotsik ere. Soilik pertsonaiek hitz egiten dute. Eta bere ustez, hori da istorio honetan egin duen esfortzurik handiena. "Istorioak soilik pertsonaiek hitz egiten dutenarekin egiten du. Denak dira bunbuiloak, ez dago marrazkiaren gainean laukizuzen zuririk testuekin, eta istorioak aurrera egingo pertsonaiek egiten dutenaren arabera. Euren akzioek eramango dute ondorengo akziora. Ez dago gidoigile orojakilerik pertsonaia horiek bideratzeko edo irakurleari informazio estra emateko. Guk nahi duguna da Natashak, Anek, Elenak, euren kasa euren istorioa kontatzea". Truebak uste du giro bat ere transmititzen duela, eta lagunekin eta senideekin ditugun harremanen eta komunikatzeko moduen inguruan gogoeta pizten duela.

There are no comments on this title.

to post a comment.

Egin klik irudi batetan bisualizadorean ikusteko

Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com