Laffite anaiak Baratariako erregeak [Interneteko baliabidea - Audioa] / [ZuZeu Podcast eta Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak ekoitzitako lana ; gidoia eta zuzendaritza, Beñat Hach Embarek (ZuZeu) ; bikoizketa zuzendaria, Xabier Alkiza (BIEUSE) ; grabaketa, soinu edizioa eta musika konposaketa, Iñigo Etxarri (In Estudioa) ; abestia, "Laffite izena", hitzak eta musika, Jurgi Ekiza]
Material mota:
Item mota | Current library | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Oharrak | Itzultze data | Barra-kodea |
---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() |
Eima Katalogoa | Soinu-grabazioak | INTERNETEKO BALIABIDEA | Ale eskuragarriak | EK22030272 |
Aktoreak: Aintzane Gamiz, Mikel Garmendia, Aintzane Crujeiras, Joseba Sacristan, Mikel Mendizabal, Xabier Alkiza eta Kiko Jauregi. Hitzak eta musika: Jurgi Ekiza, abestia "Laffite izena".
Gure herrian gertaturiko krimen ugarik abesten ditugun kantuetan gordeta biziraun dute, urte luzeetan zehar. Hasier Etxeberriak, horretaz jabetuta, artikulu serie bat hasi zuen duela ez asko, eta Beñat Hach Embarekek hartu zion lekukoa ondoren. Orain podcast bihurtu ditugu, Bikoiztaile Euskaldunen Elkartearekin elkarlanean. Kapitulu bakoitzean krimen bat eta gaizkile bat ezagutuko dituzu, eta horrekin batera, atzetik daukaten abestia. XVIII. mende amaieran Lapurdiko kostaldeko portuak kortsarioz borborka dabiltza, Miarritzeko Kandela etxeko Jean eta Piarres Lafitte anaiak tartean. Karibera eramango ditu hautatu duten ogibideak, eta urte gutxiren buruan sekulako boterea lortuko dute... euren burua errepublika bateko errege izendatzeraino. New Orleansetik gertu dagoen Barataria irlako gotorlekutik bolbora banatu eta urrea bilduko dute aldenik alde. Ahantzi gabe aberasten dena beti aberasten dela norbaiten bizkar... Etzan. Itzaldu argiak. Igo bolumena, sakatu play... eta eutsi arnasari.
There are no comments on this title.