39 lore / Amancay Gaztañaga ; [hitzaurrea, EHAZE ; irudiak, Arrate Rodriguez]
Material mota:
Item mota | Current library | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea |
---|---|---|---|---|---|---|
![]() |
Eima Katalogoa | Antzerkia (Helduentzat) | A GAZ hog | Ale eskuragarriak | EK21110352 |
Oholtza gainekoari begira, antzerkiaren korronte ezberdinetatik edaten duen testua dugu "39 lore". Trebeziaz maneiatzen ditu, kasu, heroiaren ertzak, koroaren dinamikak, mitoen berrirakurketak, absurdoaren tranpak, plano espazial ugarien iradokitzeak, erritmo aldaketak eta, funtsean, hitzen musika. Euskarazko letretan gutxitan ikusitako moldean gainera, ausartuko ginateke esaten: tradizioaren eta garaikidetasunaren arteko zubian bertan idatzitako testua da honakoa. Baina liburua ez da horretara mugatzen. Esan dugu sarrera honen hasieran: egilea oholtzaz "kanpoko" lanetan ibilbide luzekoa da eta, oihalaren atze horretan pilatzen dira sarri nahi genukeena baino ilunago diren gatazkak. Egileak sormenean kaosa bere egiten duen moduan, oihalaren atzeko itzalak ere hartu, onartu eta orbainak zaurituz aldarri bilakatzen ditu, liburuaren hasierako parte osoan. Ganbila bilduman ohikoa bilakatu denez, saiatu gara antzerkiaren talde izaera paperera ere ekartzen. Kasu honetan, Arrate Rodriguezen irudiek testuaren irakurketak biderkatu dituzte. Begiz eta zentzumenez, liburu honetan murgiltzera gonbidatzen zaituztegu.
There are no comments on this title.