Ikuspegi normala MARC bista ISBD bista

Teresaren mendekua / Xan Idiart

Nork:Idiart, XanMaterial mota:TestuaTestuaSerie(ak): Iparluma (Elkar) ; ; 26Publication details: Baiona : Elkar, L.G. 2021Deskribapen fisikoa: 290 or. ; 22 cmISBN: 978-84-1360-112-0Generoa/Forma:Helduentzako Literatura Sareko errekurtsoak:Argitaletxearen webgunea | Liburu honi buruzkoak Artefaktua telesaioan Adina / Maila: Argi zirrinta agertzen da Santa Klara uhartearen gibelean. Eguzki izpiek ezpatak dirudite. Hodei arrastorik ez zeruan. Inor pasalekuan. Inor hondartzan. Donostiarrak lo daude oraindik. Itsasgora. Sudur aitzinera heldu zait ura, probokatzaile. Zipriztinek masailak bustitzen dizkidate. Anttonenak ere bai, eta horrek alaitzen du haurtxoa. Salto txikiak obratzen ditu nire besoaren zuloan. Handiak berriz, zutitu eta uretara sartzen naizenean. Ez dut inoiz hain alegera ikusi. Lehen aldia da hondartzara eramaten dudala. Horregatik. Belaunetaraino daukat ura. Haizea baino aise hotzagoa den arren, jadaneko ez dut ezer sentitzen. Kresalaren usaina kulunkagarria zait. Sabela bustia. Ez du balio aurrerago joatea. Itsasoan hogeita hamar metrotara sartua naiz jadanik. Anttonen irriak eten dira. Hurbilegi deritzo urari. Asaldatzen hasi da. Niregana itzultzen da, begi beldurtiz. "Ama" ahoskatzen du berriz, erreguka. Baina nik, erraten didanari elkor, ahal bezain urrun botatzen dut semea. Irakurleak denetariko istorioak kontatzen dituzten hamalau ipuin aurkituko ditu liburu honetan. Batzuk mundu distopiko batean kokatuak direlarik, beste batzuk umorez josiak dira. Orokorrean, mugarik ezagutzen ez duen irudimen aberats baten emaitzak dira.
Aleak
Item mota Current library Material mota Katalogo zenbakia Statusa Itzultze data Barra-kodea
Inprimatuak osagarriak Inprimatuak osagarriak Eima Katalogoa
Narratiba (Helduentzat) N IDI ter Ale eskuragarriak EK21100184

Argi zirrinta agertzen da Santa Klara uhartearen gibelean. Eguzki izpiek ezpatak dirudite. Hodei arrastorik ez zeruan. Inor pasalekuan. Inor hondartzan. Donostiarrak lo daude oraindik. Itsasgora. Sudur aitzinera heldu zait ura, probokatzaile. Zipriztinek masailak bustitzen dizkidate. Anttonenak ere bai, eta horrek alaitzen du haurtxoa. Salto txikiak obratzen ditu nire besoaren zuloan. Handiak berriz, zutitu eta uretara sartzen naizenean. Ez dut inoiz hain alegera ikusi. Lehen aldia da hondartzara eramaten dudala. Horregatik. Belaunetaraino daukat ura. Haizea baino aise hotzagoa den arren, jadaneko ez dut ezer sentitzen. Kresalaren usaina kulunkagarria zait. Sabela bustia. Ez du balio aurrerago joatea. Itsasoan hogeita hamar metrotara sartua naiz jadanik. Anttonen irriak eten dira. Hurbilegi deritzo urari. Asaldatzen hasi da. Niregana itzultzen da, begi beldurtiz. "Ama" ahoskatzen du berriz, erreguka. Baina nik, erraten didanari elkor, ahal bezain urrun botatzen dut semea. Irakurleak denetariko istorioak kontatzen dituzten hamalau ipuin aurkituko ditu liburu honetan. Batzuk mundu distopiko batean kokatuak direlarik, beste batzuk umorez josiak dira. Orokorrean, mugarik ezagutzen ez duen irudimen aberats baten emaitzak dira.

There are no comments on this title.

to post a comment.

Egin klik irudi batetan bisualizadorean ikusteko

Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com