Izen-sintagmaren antolaera / Juan Garzia Garmendia
Material mota:
Item mota | Current library | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea |
---|---|---|---|---|---|---|
![]() |
Eima Katalogoa | Monografia | 811.361'367 GAR ize | Ale eskuragarriak | EK20020107 |
Hitz egiterakoan, lehenik eta behin (edo, hobeki, aditzak adieraziko duenarekin batera), aipatu behar ditugu gure errealitatea osatzen duten zerak, konkretuak (leku, objektu, izaki) nahiz abstraktuak (denbora, egoera, erlazio, gertakari): izen bat eman, alegia, zeroi. Gero, hala izendaturiko zer mota bakoitzetik, zenbat alez ari garen jakinarazi behar izaten dugu, hots, dena delakoa kuantifikatu: bat, zenbait, asko. Bai eta espazioan eta denboran kokaturik erreferente jakin bat zehaztu ere: (zer horietatik zein?: edozein, ni/hau, zu/hori, hura, hor ikusten dudan[a]). Bestalde, kalifikatu ere egin dezakegu dena delakoa, hots, zer ezaugarri egozten dizkiogun adierazi: txiki, polit, bikain, harridura eragiten duen[a]. Funtzio oinarri-oinarrizko horiek betetzeko, era askotako tresneria morfosintaktikoa eskaintzen digu hizkuntzak, eta tresneria hori baliatuz osatzen dira izen-sintagma deritzegun eta perpausen osagai nagusietarikoak diren egitura txiki-handi, soil zein konplexuak. Hemen, testugilearentzat jakingarri eta baliagarri diren alderdiak azaldu nahi izan ditugu: izen-sintagmek ematen dituzten aukerak, gomendagarri diren jokabideak, eta zalantzak eta korapiloak askatzen laguntzeko arrastoak. Izenburuan, bada, antolaera hitza da gako nagusia. Bestea, izen-sintagma, esparrua: Solaseko zerak izendatzeko bideak ere izan zitekeen izenburu egokia. Juan Garzia Garmendia Itzultzaile, idazle eta irakasle dihardu. Hizkuntzaren erabilerari buruz, besteak beste, liburu hauek ditu argitaratuak: Joskera lantegi, Kalko okerrak, Puntuazioa egoki erabiltzeko gida eta, Testugilearen Eskuliburua egitasmoaren barruan, Esaldiaren antolaera eta Esaldiak josten, honen aurreko liburukiak
There are no comments on this title.